130. ALDIZKARIA - 2011ko uztailaren 1a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

1239DGE/2011 EBAZPENA, ekainaren 22koa, Enpresako zuzendari nagusiak emana, Fiteroko telekomunikazioen zentro bati buruzko oinarrizko eta exekuzioko proiektuari dagozkion okupazio aurreko aktak egiteko deitzen duena.

Enpresako zuzendari nagusiaren apirilaren 27ko 843DGE/2011 Ebazpenaren bidez, Fiteroko telekomunikazioen zentro bati buruzko oinarrizko eta exekuzioko proiektua onetsi zen.

Nafarroako Gobernuak 2011ko maiatzaren 30ean hartutako Erabakiaren bidez, haren onura publikoa deklaratu zen, nahitaez desjabetzearren, eta proiektu hori gauzatzeko Fiteroko 5. poligonoko 158. lurzatiaren puska baten okupazioa beharrezkoa eta presakoa dela ere deklaratu zen.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 artikuluak eman dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Fiteroko telekomunikazioen zentro bati buruzko oinarrizko eta exekuzioko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei eta Fiteroko alkateari, edo hura ordezkatzen duen zinegotziari dei egitea, okupatu aurreko aktak eta, bidezko bada, behin betiko okupatzekoak egitera ager daitezen, Fiteroko Udaletxean, 2011ko abuztuaren 9an.

Aktak egiteko ordena interesdunei jakinaraziko zaie, banakako zitazio zedularen bitartez.

Ekitaldi horretara titularrak berak joan beharko du, edo bere izenean aritzeko behar bezala baimendutako pertsona bat bidali; titularra dela frogatzen duten agiriak eraman beharko ditu (eskritura publikoa, jabetza erregistroko ziurtagiria, etab.); egoki baderitzo, peritoak eta/edo notarioak eraman ditzake, baina, betiere, norberak ordainduta.

2. Ebazpen hau Energiaren, Meatzaritzaren, Telekomunikazioen eta Industria Segurtasunaren Zerbitzura igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Fiteroko Udaletxeko iragarki oholean argitaratzea.

Iruñean, 2011ko ekainaren 22an.-Enpresako zuzendari nagusia, Begoña Urien Angulo.

Iragarkiaren kodea: F1111107