130. ALDIZKARIA - 2011ko uztailaren 1a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

204SIN/2011 EBAZPENA, ekainaren 20koa, Enpresako zuzendari nagusiak emana, "Irunberriko (Nafarroa) udal mugapean gas naturala banatzeko sarea" izeneko instalazioen proiekturako administrazio baimena eman, egin dadin onetsi eta proiektu horren onura publikoa aitortzen duena.

Gas Navarra, S.A. enpresak, 2011ko apirilaren 4an, administrazio baimena eskatu zuen "Irunberrin gas naturala banatzeko sarearen" instalazio proiekturako. Orobat, hura egitea onesteko eta proiektuaren onura publikoa aitortzeko. Proiektuak Irunberriko udal mugapea ukitzen du.

Eskaera hori jendaurrean egon da, 2011ko 83. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 3an, eta Irunberriko Udalaren iragarki oholean iragarkia jarri eta gero. Epe horretan ez da alegaziorik aurkeztu.

Instalazio proiektuaren oinarrizko datuak honako hauek dira:

Trazaduraren hasiera Irunberriko herrigunean instalatzekoa den AR-05 erregulazio armairuan dago, Arrabal kalearen ondoan, lehengo hiltegitik hurbil dagoen lurzati publiko batean. Handik adarretan banatuta hedatuko da herrigunean.

Proiektaturiko sare osoaren luzera 5.239 metrokoa da, gutxi gorabehera. Sare hori dentsitate handiko polietilenozkoa izanen da, UNE 53333-90 arauaren arabera, eta emariaren araberako diametroak izanen ditu.

Zerbitzuaren gehieneko presioa 0,4 bar-ekoa da, diseinuko tenperatura 15ºC-koa eta gasaren gehieneko abiadura 30 m/seg-ko.

Aurrekontua hirurehun eta hamabost mila laurehun eta hirurogeita hemeretzi euro eta hirurogeita hamalau zentimokoa (315.479,74 euro) da.

Baimena eskatu duen enpresak Hidrokarburoen Sektoreari buruzko urriaren 7ko 34/1998 Legearen 67.2 artikuluan ezarritako baldintzak betetzen ditu.

Gas Navarra, S.A. enpresak ondasun eta zerbitzuak babesten dituzten erakunde publiko guztiei eskatu dizkie baimena eta baldintzak. Horregatik enpresa titularrak haiek ezartzen dizkioten baldintzak onartuko ditu.

Azaldutakoarekin bat, Enpresako zuzendari nagusiaren abenduaren 29ko 3025/2010 Ebazpenak emandako ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Proiektu hau onestea: Irunberriko udal mugapean "Gas naturala banatzeko sarea", eta Gas Navarra, S.A. enpresari administrazio baimena ematea proiektu horren instalazioak egiteko.

2. Baimendutako instalazioen onura publikoa adieraztea, nahitaez desjabetzearren eta bide zorra ezartzearren.

3. Gas Navarra, S.A. enpresari onuradun izaera aitortzea desjabetze espedientean.

4. Administrazio baimena baldintza hauetara egokituko da:

Lehena.-Enpresa titularrak bi hilabeteko epean 6.309,59 euroko bermea jarri beharko du, instalazioen aurrekontuaren %2, bere eginbeharrak beteko dituela ziurtatzeko. Bermea Nafarroako Gobernuko Ogasun Departamentuan jarri beharko da eta instalazioak abian jartzeko akta egin ondoren itzuliko da.

Bigarrena.-Instalazioetan eta beren muntaketan Gas erregaien banaketari eta erabilerari buruzko erregelamendu teknikoan eta bere jarraibide tekniko osagarrietan ezarritakoa beteko da. Uztailaren 28ko 919/2006 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen erregelamendu hori.

Hirugarrena.-Espedientearen gaineko txostena egin duten zerbitzu enpresa, erakunde eta administrazioek ezarritako baldintzei jarraituz eginen dira gurutzatze bereziak eta jabari publikoko ondasunen gainontzeko ukipenak.

Laugarrena.-Gas Navarra, S.A.k Hidrokarburoen Sektoreari buruzko urriaren 7ko 34/1998 Legean ezarritakoa bete beharko du une oro, eta bereziki 74. artikuluaren d) idatz-zatia. Horren indarrez Gas Navarra S.A. beharturik dago hornidura ematera eta behar diren hedakuntzak egitera, baimen honen eremu geografikoaren barreneko edozein eskatzailek zerbitzua eskatuz gero. Bete beharko ditu, orobat, gas naturala garraiatu, banatu eta merkaturatzeko jarduerak eta instalazioak baimentzeko prozedurak arautzen dituen abenduaren 27ko 1434/2002 Errege Dekretuan jasotzen diren xedapen eta araudiak.

Bosgarrena.-Gasa saltzeko tarifak finkatzerakoan, gai horri buruz indarrean dauden xedapenek diotenari jarraituko zaio.

Seigarrena.-Baimen honek ez du zerbitzua erabiltzeko eskubide esklusiborik ematen.

Zazpigarrena.-Gas Navarra, S.A.k proiektuaren xedeko instalazioa bukatu izanaren berri emanen dio Energiaren, Meatzaritzaren, Telekomunikazioen eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuari, jakinaren gainean izan dadin eta instalazioak zerbitzuan jartzeari buruzko akta egin dadin, baldintza hori gabe ezin baita funtzionamenduan hasi.

Instalazioak zerbitzuan jartzeko eskaerarekin batean dokumentazio hau aurkeztu beharko da:

-Obra bukaerako ziurtagiria, teknikari eskudun batek izenpetua, adierazteko instalazioak proiektuan eta hari aplikatzen zaizkion araudi, arau eta zehaztapenetan agindutakoaren arabera eraiki eta muntatu direla.

-Instalazioen muntaketa gainbegiratu eta kontrolatzeaz arduratzen diren enpresa edo entitateen azken ziurtagiria, azken ikuskapenen eta egin diren saiakuntza eta proben emaitza egokia adieraziko duena.

Zortzigarrena.-Urriaren 7ko 34/1998 Legearen 73. artikuluko 6. idatz-zatian aipatzen direnak ez ezik, hauek ere izanen dira administrazio baimena bertan behera uzteko arrazoiak:

a) Bermea adierazitako eran eta epean ez jartzea.

b) Proiektua aurrera eramaterakoan, Energiaren, Meatzaritzaren, Telekomunikazioen eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuak baimendu ez duen aldakuntza edo hedakuntzarik sartzea.

c) Ebazpen honetan ezarritako baldintzak betetzen ez dituzten instalazioak egitea edo pertsonen eta gauzen segurtasuna bermatzeko ezartzen diren baldintza eta agindu tekniko oinarrizkoak ez betetzea.

5. Ebazpen hau Gas Navarra, S.A.ri jakinaraztea, eta adieraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

6. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2011ko ekainaren 20an.-Energiaren, Meatzaritzaren, Telekomunikazioen eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuko zuzendaria, Iñaki Morcillo Irastorza.

Iragarkiaren kodea: F1111069