130. ALDIZKARIA - 2011ko uztailaren 1a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

225/2011 EBAZPENA, ekainaren 13koa, Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendariak emana, Ingurumen ukipenetarako baimena ematen duena, zenbait baldintzarekin, "Irunberrin gaur egungo hiriarteko linearen eta Enagasen plantaren arteko telenofo kable berrirako proiektua" gauzatzeko. Sustatzailea Telefónica, S.A.U. da.

2011ko otsailaren 15ean Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuan sartu zen goian aipatutako espedienteari dagokion Ingurumen ukipenetarako baimena lortzeko eskaera. Espedientea abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 2C eranskineko M epigrafean sartua dago. Beraz, Ingurumen ukipenetarako baimena behar du. Foru dekretu horrek Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onetsi zuen.

Proiektatu den jarduketaren xedea da Irunberrin dagoen Enagasen planta berria telefonoz hornitzea, kable berri bat jarriz gaur egungo Irunberri-Zangoza hiriarteko lineatik hasita, noizbait zuntz optikoa jartzeko kanalizazioa ere eginez, gehienez ere metro bateko sakonera eta 0,25 m-ko zabalera izanen duen zanga batean. Lineak 880 metro izanen ditu guztira, eta lurzoru urbanizaezinean ezarrita egonen da; linearen erdiak baino gehiagok nekazaritzako lurzorua okupatuko du, bai eta larre eta sastrakadun oihan lurzorua ere, Murillo el Frutotik Zaraitzura doan Errege Altxonbideari lotuta, eta praktikan ez da landaredi naturala ukituko.

Ukipen hauek aurreikusi dira: obren okupazio zerrendak sortuko duen aldi baterako ukipena eta lurpeko linearen zortasuna; horri dagokion zanga hondeaketa lurrekin itxiko da eta, hala, nekazaritza lurzorua lehengoratu eginen da instalazioaren ondoren. Gainera, kontuan hartzen dira landarediaren eta abelbidearen gaineko ukipenak, kableak lur sentikorrean sartuta egon behar duen tartean; horientzat, neurri zuzentzaileak aurreikusi dira proiektuan. Proiektuaren tramitaziorako, Ingurumen ukipenen azterlana aurkeztu zen 2011ko otsailean, eta 2011ko maiatzean dokumentazio berria.

Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuko Plangintza eta Laguntza Atalak txostenak eman zituen martxoaren 18an eta maiatzaren 9an; azken hori abelbidearen gaineko ukipenak baimentzeko baldintzak betetzeari dagokionez sustatzaileak aurkeztutako dokumentazio berriari buruz. Horien ondorioz, aldaketak egin dira 1. poligonoko 1021. lurzartian barrena doan kondukzioaren trazaduran (altxonbidearen eremua), eta bertako bidean baizik ez da eginen okupazioa.

Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuak proiektuaren aldeko txostena eman zuen 2011ko maiatzaren 4an, lurzoru urbanizaezinari dagokionez, eta determinazio bat erantsi zuen: sustatzaileak, obrak hasi aurretik, beharrezkoak diren baimenak eskuratu beharko ditu organo eskudunetan, jarduerak ukitzen ahal dituen zortasunetan eta azpiegituretan esku hartu ahal izateko. Irunberriko Udalak azpiegituraren alde eman duen txostena gehitu zaio tramitazioari.

Abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 36. artikuluak ezartzen du Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako kontseilariak ebazpen arrazoitua emanen duela Ingurumen ukipenetarako baimena eman ala ukatzeari buruz.

Foru dekretu horren 31.2 artikuluak ezartzen du Ingurumen ukipenetarako baimenak lurzoru urbanizaezinean baimentzen ahal diren jardueretarakoa ere bilduko duela, eta horrek Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 117. artikuluan ezarritako ondorioak izanen ditu.

Espedientean dauden txostenak ikusirik eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak urriaren 10eko 426/2007 Foru Aginduaren bidez eman dizkidan eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Ingurumen ukipenetarako baimena ematea, zenbait baldintzarekin, "Irunberrin gaur egungo hiriarteko linearen eta Enagasen plantaren arteko telenofo kable berrirako proiektua (2011ko maiatzeko dokumentua)" gauzatzeko. Sustatzailea Telefónica, S.A.U. da.

2. Baimen hau eskuratzeko Ingurumen ukipenen azterlaneko neurri zuzentzaileak aplikatu beharko dira, bai eta 2011ko maiatzeko dokumentazioaren arabera aldatutako trazadura ere, eta honako neurri hauek bereziki:

-Trazadura Murillo el Frutotik Zaraitzura doan Errege Altxonbidearekin bat datorren tartean, kondukzioak perpendikularki gurutzatuko du abelbidea, eta bertan dagoen bidearen mendebaldeko ertzaren ondoan ezarriko da, Plangintza eta Laguntza Atalak eskaturik berariaz aldatutako trazadurarekin bat.

-Enagasen plantaren ondoan dagoen ezpel eta ipurudun abariztia eta altxonbideko zuhaixkadun larrea ez ukitzen ahalegindu beharko da, materialak eta hondeaketako lurrak landaredi naturalaren gainean ez jarriz eta makineria altxonbidearen barneko bidean soilik sartuz.

-Neurri hori ziurtatzearren, eremu sentikorretan balizatu eginen da okupaziotik kanpo utzitako eremua. Abaritzak ere badituen ezpeldiaren barnean, kondukzioan beharrezkoak diren doiketak eginen dira zangak landaredia ahalik eta gutxien ukitzeko.

-Landare lurra (lurzoruaren azaleko geruza emankorra), zanga egitean ateratakoa, lurzoruaren nekazaritza erabilera lehengoratzeko erabiliko da, eta materialak hautatzeko lanak eginen dira (lur eremua birprofilatu eta destrinkotzea), kalitate agrologikoa lehengoratu ahal izateko. Jarduketa bukatutakoan kendu eginen dira material soberakinak eta obrako hondakinak.

-Obrak hasi baino lehen, sustatzaileak Vianako Printzea Erakundea-Kultura Departamentuaren txostena eskuratu beharko du ondare arkeologikoaren babesari buruz, eta Landa Garapena eta Ingurumen Departamentuan aurkeztu, espedientearen dokumentazioari eransteko.

3. Proiektuaren Ingurumen ukipenetarako baimena eskuratzeko ezinbestekoa da 6.000 euroko fidantza jartzea, baimendutako jarduerak kalterik sortzen badu haiek lehengoratu edo gutxituko direla bermatzeko.

4. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, haren kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita kontatuko dira.

5. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

6. Ebazpen hau Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuari, Irunberriko Udalari eta interesdunari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2011ko ekainaren 13an.-Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendaria.

Iragarkiaren kodea: F1110829