3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
EBROKO UR KONFEDERAZIOA
Iragarki oharra. Erref.: 2010-A-50 ICH
Jon Oyaregui Munárrizek eta Francisco Javier Oyaregui Senosiainek honako datu eta ezaugarri hauek dituen ur publikoen aprobetxamendua eskatu dute:
Ezaugarriak:
Eskatzailea: Jon Oyaregui Munárriz eta Francisco Javier Oyaregui Senosiain.
Ibilgua: Iturrizarreko erreka.
Hargunearen udalerria: Urritzola-Galain (Ultzama, Nafarroa).
Xedea: ureztatzea.
Gehieneko bolumena urtean: 80 m³.
Batez besteko ur-emaria kontsumo handieneko hilabetean: 0,009 l/s.
Aldiuneko emaria, gehienez: 3,3 l/s.
Hargunearen koordenatuak: UTMX: 609223; UTMY: 4757094.
Iturrizarreko errekaren eskuineko aldean hartuko da ura, 0,7 ZP-ko motoponpa mugikor baten bidez. Aprobetxamenduaren helburua da 450 m²-ko baratzea ureztatzea Orgi alderdian, Urritzola-Galaingo (Nafarroa) 7. poligonoko 3089. lurzatian.
Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñean egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.
Zaragozan, 2010eko irailaren 2an.-Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Antonio Coch Flotats.
Iragarkiaren kodea: E1110461