130. ALDIZKARIA - 2011ko uztailaren 1a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki oharra. Erref.: 2011-A-42 scn

Manuel Maria Barricat Cherrailek honako datu eta ezaugarri hauek dituen ur publikoen aprobetxamendua eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Manuel María Barricat Cherrail.

Ibilgua: Ezka ibaia.

Hargunearen tokia: Irigoiena.

Hargunearen udalerria: Urzainki (Nafarroa).

Hargunearen tokia: U.T.M. (668.145; 4.744.453) 30. zona.

Xedea: ureztatzea.

Batez besteko ur-emaria kontsumo handieneko hilabetean: 0,013 l/s.

Gehieneko bolumena urtean: 108 m³.

Aprobetxamenduaren bidez, zuzenean hartuko da ura Ezka ibaitik, ezkerraldetik, 0,75 ZP-ko potentziako motoponpa baten bidez, 0,025 ha-ko baratze bat aspertsioz ureztatzeko, Urzainkiko udal mugapean (Nafarroa), 2. poligonoko 352. lurzatian. Ureztatzea udako hilabeteetan eginen da.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñean egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2011ko ekainaren 9an.-Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Antonio Coch Flotats.

Iragarkiaren kodea: E1110458