3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
EBROKO UR KONFEDERAZIOA
Iragarki oharra. Erref.: 2010-A-75 scn
Antonia Lecumberri Ardanazek honako datu eta ezaugarri hauek dituen ur publikoen aprobetxamendua eskatu du:
Ezaugarriak:
Eskatzailea: Antonia Lecumberri Ardanaz.
Ibilgua: Ultzama ibaia.
Hargunearen tokia: Irigaldea.
Hargunearen udalerria: Arre-Ezkabarte (Nafarroa).
Hargunearen U.T.M. koordenatuak: (613.786; 4.744.526) 30 zona.
Batez besteko ur-emaria kontsumo handieneko hilabetean: 0,024 l/s.
Gehieneko bolumena urtean: 135,98 m³.
Xedea: ureztatzea.
Aprobetxamenduaren tokia: 15. poligonoko 375. eta 735. lurzatiak (Ezkabarteko udal mugapea).
Aprobetxamenduaren bidez, ura zuzenean hartuko da Ultzama ibaitik, eskuinaldetik, 0,0449 ha-ko baratzea uholdeka ureztatzeko. Ura gasolinazko 0,5 ZP-ko motoponpa baten bidez hartu eta mahuka mugikor baten bidez banatuko da. Gaur egun barneko erregulazioa dago (m³ bateko biltegia)
Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñean egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.
Zaragozan, 2011ko ekainaren 7an.-Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Antonio Coch Flotats.
Iragarkiaren kodea: E1110453