130. ALDIZKARIA - 2011ko uztailaren 1a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki oharra. Erref.: 2010-EXT-496 / 2003-T-182

Ebroko Ur Konfederazioak 2010eko urtarrilaren 28an emandako ebazpenaren bidez, ofizioz abiarazi da ur publikoen aprobetxamendu baten eskubideak amaitzeko espedientea, duela hiru urte baino lehenagotik jarraian ustiatu gabe dagoelako, Arga ibaian, Mendigorriko (Nafarroa) udal mugapean. Aprobetxamendu hori Lorenzo Macayari eman zitzaion ureztaketarako, eta Ur Publikoen Aprobetxamenduaren Erregistroan A atalean, 44. liburukian, 93. orrian behin-behinekoz inskribatu zen.

Ez da inon ageri aprobetxamendua ukitzen duen zortasunik, ezta hartan interesa duen hirugarrenik ere.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), bulego orduetan.

Zaragozan, 2011ko ekainaren 15ean.-Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Antonio Coch Flotats.

Iragarkiaren kodea: E1110448