3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
EBROKO UR KONFEDERAZIOA
Iragarki oharra. Erref.: 2011-A-35 scn
José Antonio Gascué Lópezek honako datu eta ezaugarri hauek dituen ur publikoen aprobetxamendua eskatu du:
Ezaugarriak:
Eskatzailea: José Antonio Gascué López.
Ibilgua: Urepel erreka.
Hargunearen udalerria: Eritze (Atetz, Nafarroa).
Hargunearen tokia: U.T.M. (605.937; 4.754.810) 30. zona.
Xedea: ureztatzea.
Batez besteko ur-emaria kontsumo handieneko hilabetean: 0,011 l/s.
Gehieneko bolumena urtean: 90 m³.
Aprobetxamenduaren bidez ura zuzenean hartuko da Urepel errekatik, eskuinaldetik, familiaren baratza, 0,05 ha-koa, ureztatzeko, Atezko udal mugapeko (Nafarroa) 3. poligonoko 67. lurzatian. Ura gasolinazko 0,5 ZP-ko motoponpa baten bidez hartu eta mahuka mugikor baten bidez banatuko da. Lurzatian 4 bidoi daude, m³ bana dutenak.
Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñean egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.
Zaragozan, 2011ko ekainaren 9an.-Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Antonio Coch Flotats.
Iragarkiaren kodea: E1110446