130. ALDIZKARIA - 2011ko uztailaren 1a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

EBAZPENA, 2011ko ekainaren 20koa, Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, "Nafarroako enpresa instalatzaileak arlo hauetan: iturgintza, berokuntza, aire-girotzea, suteen prebentzioa, gasa eta antzekoak" sektorearen hitzarmen kolektiboko soldaten berrikuspenari buruzko akordioa erregistratu, gorde eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabakitzen duena.

"Nafarroako enpresa instalatzaileak arlo hauetan: iturgintza, berokuntza, aire-girotzea, suteen prebentzioa, gasa eta antzekoak" sektoreko hitzarmen kolektiboko 2010. urteari dagokion soldaten berrikuspenari buruzko akordioaren testua (kode zk.: 31003505011981) aztertu da. Erregistro honetan 2011ko ekainaren 6an sartu zen eta sektoreko enpresaburuen eta sindikatuen ordezkariek martxoaren 4an izenpetu zuten, Langileen Estatutuari buruzko legearen testu bategina onetsi zuen martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. idatz-zatietan eta lan hitzarmen kolektiboen erregistro eta gordailuei buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuan ezarritakoarekin bat.

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen Erregistroan inskribatzeko agintzea.

2. Ebazpen hau Negoziazio Batzordeari jakinaraztea, eta adieraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2011ko ekainaren 20an.-Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusia, Imelda Lorea Echavarren.

"Nafarroako enpresa instalatzaileak arlo hauetan: iturgintza, berokuntza, aire-girotzea, suteen prebentzioa, gasa eta antzekoak" sektorearen hitzarmen kolektiboko lansarien berrikuspenari buruzko akordioa

Iruñean, 2011ko martxoaren 4an.

Bildurik:

"Nafarroako enpresa instalatzaileak arlo hauetan: iturgintza, berokuntza, aire-girotzea, suteen prebentzioa, gasa eta antzekoak" sektorerako hitzarmen kolektiboaren Negoziazio Batzordea, ondotik adierazten diren pertsonak eta ordezkaritzak dituena:

Nafarroako iturgintzako, berokuntzako, aire-girotzeko, suteen prebentzioko, gaseko eta antzeko enpresen elkartearen aldetik:

Enrique Mendaza Hernández jauna.

Andrés Aramendia Sanz jauna.

Sergio Arostegui Miranda jauna.

Jesús Miranda Murillo jauna.

José Antonio Martín Parada jauna.

Andrés Pulido San Román jauna.

Javier Sangüesa Pérez jauna.

Luis Soto Alegría jauna.

Aholkulari legelaria, Javier Adiego Reta jauna.

Sindikatuen aldetik:

Unión General de Trabajadores (U.G.T.).

Baltasar García Salaverri jauna.

Comisiones Obreras (CC.OO.).

Ana Zapata Aguirre andrea.

Adierazten dute:

Jakinik, INEren ziurtagiriaren bitartez, 2010erako Kontsumorako Prezioen Indize (KPI) erreala behin betikoz finkatu dela eta %3 izan dela, bidezkoa da 2010ean jasotako lansarien berrikuspena egitea, lehen klausula gehigarriaren 3) atalean xedatutakoa betetzeko.

Hori horrela, gaia eztabaidatu ondoren, batzordeko kideek, aho batez,

Erabaki dute:

Lehena.-Lehen klausula gehigarriaren 3) atalean azaldutako kasua gertatu denez, bidezkoa da 2010ean jasotako lansarien berrikuspena egitea.

Bigarrena.-Hortaz, 2010. urteari dagokion behin betiko lansarien taula da akta honen I. eranskinean agertzen dena.

Hirugarrena.-Hitzarmenaren 8. artikuluan ezarritakoarekin bat, 2010eko abenduaren 31tik aurrera urteko benetako lanaldia 1710 ordukoa izanen da.

Laugarrena.-Hitzarmenaren 14.2. artikuluan ezarritakoarekin bat, behin betikoz finkatzen da 2010ean 0,342 euro emanen direla km-ko.

Bosgarrena.-Akordio hau Nafarroako Gobernuko Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentura bidaliko da, erregistra dadin eta ondoren Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko.

Eta hala ager dadin, eta adostasuna frogatuta geratzeko, akta hau prestatu da, bertaratuek sinatu dutena, idazpuruan aipatu toki eta egunean.

U.G.T.

C.C.O.O.

Nafarroako iturgintzako, berokuntzako, aire-girotzeko, suteen prebentzioko, gaseko eta antzeko enpresen elkartea.

2010. URTEKO LANSARIEN TAULA

LANBIDE KATEGORIA

SOLDATA, EGUNEKO

UZTAILEKO APARTEKOA

(30 egun)

ABENDUKO APARTEKOA

(30 egun)

2010. URTEKOA, GUZTIRA

Lehen mailako ofiziala

61,28

1.837,99

1.837,99

26.043,18

Bigarren mailako ofiziala

55,31

1.659,22

1.659,22

23.506,59

Hirugarren mailako ofiziala A

50,26

1.507,90

1.507,90

21.360,70

Hirugarren mailako ofiziala B

46,78

1.403,38

1.403,38

19.881,46

Espezialista

38,76

1.162,82

1.162,82

16.473,04

17 urteko langilea

30,05

901,37

901,37

12.770,99

16 urteko langilea

26,69

800,59

800,59

11.343,03

LANBIDE KATEGORIA

HILEKO SOLDATA

UZTAILEKO APARTEKOA

ABENDUKO APARTEKOA

2009.URTEKOA, GUZTIRA

Biltegizaina / mendekoa

1.172,76

1.172,76

1.172,76

16.418,64

Arduraduna / Ataleko burua

1.948,04

1.948,04

1.948,04

27.272,56

Prestakuntzako langileak

1. urteko prestakuntzako langileak

680,00

680,00

680,00

9.520

2. urteko prestakuntzako langileak

766,58

766,58

766,58

10.732,12

3. urteko prestakuntzako langileak

919,87

919,87

919,87

12.878,18

Administrariak

Izangaia

788,26

788,26

788,26

11.035,64

Laguntzailea

987,13

987,13

987,13

13.819,82

2. mailako ofiziala

1.152,74

1.152,74

1.152,74

16.138,36

1. mailako ofiziala

1.514,69

1.514,69

1.514,69

21.205,66

Teknikariak

Goi mailako tituluduna

2.083,19

2.083,19

2.083,19

29.164,66

Erdi mailako tituluduna

1.993,08

1.993,08

1.993,08

27.903,12

1. hirurtekoa

149,05

2. hirurtekoa

297,89

Hortik gorako hirurteko bakoitzeko

3. hirurtekoa

521,19

77,68 euro gehituko dira.

4. hirurtekoa

669,91

5. hirurtekoa

744,36

6. hirurtekoa

968,09

7. hirurtekoa

1.042,04

Iragarkiaren kodea: F1111005