130. ALDIZKARIA - 2011ko uztailaren 1a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki oharra. Erref.: 2011-A-46 scn

Emilio Manuel Del Burgo Lópezek honako datu eta ezaugarri hauek dituen ur publikoen aprobetxamendua eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Emilio Manuel del Burgo López.

Ibilgua: Erro ibaia.

Hargunearen tokia: Parralea.

Hargunearen udalerria: Urrotz (Nafarroa).

Hargunearen U.T.M. koordenatuak: (626.644; 4.737.709) 30N zona.

Xedea: ureztatzea.

Batez besteko ur-emaria kontsumo handieneko hilabetean: 0,021 l/s.

Gehieneko bolumena urtean: 175 m³.

Aprobetxamenduaren bidez ura hartuko da zuzenean Erro ibaitik, eskuinaldetik, 2,7 ZP-ko potentziako motoponpa mugikor batekin, eta hori lotuta poliestilenozko hodi bat, 24 metrokoa, 32 mm-tik 25 mm-ra bitarteko diametro aldakorrarekin. 0,03 ha-ko baratze bat aspertsioz ureztatzea da xedea, Urrozko udal mugapeko (Nafarroa) 1. poligonoko 400. lurzatian. Ureztatzea udako hilabeteetan eginen da.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñean egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2011ko ekainaren 9an.-Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Antonio Coch Flotats.

Iragarkiaren kodea: E1110444