2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
VILLATUERTA
Aldaketa Udalaren 2011ko ekitaldiko 2/2011 aurrekontu arruntean. Behin betiko onespena
Aurrekontuan aldaketa egiteko 2/2011 espedientea hasiera batean onesten duen erabakia 2011ko 79. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 27an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa horiek behin betikoz onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
2/2011 espedientea.
Kreditu berezia:
2. kapitulua.-Zenbatekoa: 2.950,00 euro.
6. kapitulua.-Zenbatekoa: 125.081,23 euro.
Kreditu gehikuntza:
4. kapitulua.-Zenbatekoa: 8.000,00 euro.
6. kapitulua.-Zenbatekoa: 4.410,01 euro.
Finantzabidea:
Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 60.191,24 euro.
Nafarroako Gobernuaren diru-laguntza: 42.250,00 euro.
Europako Batasuneko diru-laguntza: 6.000,00 euro.
JEZaren kuotak: 30.000,00 euro.
Ikastaroetan izena emateko kuotak: 2.000,00 euro.
Villatuertan, 2011ko ekainaren 16an.-Alkatea, María José Fernández Aguerri.
Iragarkiaren kodea: L1111092