130. ALDIZKARIA - 2011ko uztailaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VILLATUERTA

Aldaketa Udalaren 2011ko ekitaldiko aurrekontu arruntean.
Behin betiko onespena

Aurrekontuan aldaketa egiteko 4/2011 espedientea hasiera batean onesten duen erabakia 2011ko 102. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 27an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa horiek behin betikoz onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

4/2011 espedientea.

Kreditu berezia:

6. kapitulua.-Zenbatekoa: 20.566,80 euro.

Kreditu gehikuntza:

6. kapitulua.-Zenbatekoa: 6.728,52 euro.

Finantzabidea:

Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 14.001,09 euro.

Nafarroako Gobernuaren diru-laguntza: 13.294,23 euro.

Villatuertan, 2011ko ekainaren 16an.-Alkatea, María José Fernández Aguerri.

Iragarkiaren kodea: L1111091