2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
JAITZ
Alkatea ordeztea
Jaizko Udaleko alkate udalburuaren ebazpena, Alkatetza Amaia Munarriz Gorena lehen alkateordearen esku uzteko 2011ko uztailaren 2tik 16ra.
Kontuan izanik alkatea kanpoan egonen dela uztailaren 2tik 16ra.
AFEren 47 eta 48. artikuluetan ezarritakoari jarraituz, honako hau ebatzi dut:
Lehenbizikoa.-Amaia Munarriz Gorena Jaizko lehen alkateordea alkatearen ordezko izendatzea, 2011ko uztailaren 2tik 16ra bitarte.
Bigarrena.-Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Hirugarrena.-Ebazpen honek 2011ko uztailarem 2tik aurrera izanen ditu ondorioak.
Jaitzen, 2011ko ekainaren 21ean.-Alkate udalburua, Fernando Olite Munarriz.
Iragarkiaren kodea: L1111114