2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
PITILLAS
Alkatetzaren 54/2011 ebazpena, ekainaren 16koa.
Lehen alkateordearen izendapena
Behean adierazten den egunean, Pitillasko Udaleko alkate udalburuak ondoko dekretua eman du:
Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.2. artikuluak eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2658/1986 Errege Dekretuan artikulu harekin bat datozenek ematen dizkidaten eskumenez baliatuz,
EBATZI DUT:
1. Jose Antonio Ongay Azcoiti Pitillasko Udaleko lehen alkateorde izendatzea.
2. Alkateordeak nire eskudantzia guztietarako ordezkatuko nau, kanpoan naizenean, eri edo ezindurik, eta, beraz, eskurantza haietan ari ezinean, izendatu ditudan hurrenkera berean eta aldez aurretik eskuordetze espresua eginik, hala egiterik balego.
Orobat, besterik gabe ordeztuko nau, izendatu ditudan hurrenkera berean, bilkuretako aztergairen bati buruz mintzatzerik edo esku hartzerik ez dudanean, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 76. artikuluan ezarritakoaren arabera.
3. Aipatu izendapenaren iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialera igortzea, argitara dadin, eta orobat Herriko Etxeko iragarki oholean argitaratzea, indarra ebazpen honen biharamunean hartuko badu ere.
4. Ebazpena interesdunari jakinaraztea eta Udalbatzaren Osoko Bilkurari haren berri ematea egiten den hurrengo bilkuran.
Ebatzi dut eta sinatu, izenburuko data eta tokian, udal idazkariaren aitzinean.
Pitillasen, 2011ko ekainaren 22an.-Alkatea, Amador Jiménez Herrero.
Iragarkiaren kodea: L1111096