2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Plan Berezia, Blas de la Serna kaleko 59, 61, 63 eta 71 zenbakietan igogailua paratzeko. Hasierako onespena
Iruñeko Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak, 2011ko maiatzaren 24an, erabaki hau hartu zuen:
JOB 24-MAY-11 (11/UV).
"Oztopo arkitektonikoak kentzeko Plan Berezia ikusirik, eta udal arkitektoaren 2011ko maiatzaren 16ko txostenekin bat, betiere Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 74. artikuluan ezarriari jarraikiz, erabaki da:
1. Hasiera batean onestea igogailua paratuz oztopo arkitektonikoak kentzeko plan berezia, Blas de la Serna kaleko 59, 61, 63 eta 71 zenbakietan, Jaime Huarte Goñik jabeen elkartearen izenean sustatua.
2. Espedientea hilabetean jendaurrean edukitzea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta iragarkiak argitaratzea Nafarroako Foru Komunitatean argitaratzen diren egunkarietan."
Iruñean, 2011ko ekainaren 10ean.-Kontseiluko burua, Enrique Maya Miranda.
Iragarkiaren kodea: L1111115