2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MURUZABAL
Aldaketa xehakatua hirigintzako ordenantzan. Hasierako onespena
Muruzabalgo Udalak, 2011ko ekainaren 21ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Arau Subsidiarioetako Eraikuntzaren ordenantza orokorrean Udalak sustatu duen aldaketa xehakatua, eraikin nagusiari atxiki gabeko eranskinen kokalekuaren gainekoa. Espedientea jendaurrean edukitzea hilabetez, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Epe horretan, Udalaren Idazkaritzan aztertzen ahalko da dokumentazioa, egokitzat jotzen diren alegazioak egin ahal izateko.
Muruzabalen, 2011ko ekainaren 22an.-Alkate udalburua, Francisco Javier Arraiza Azparren.
Iragarkiaren kodea: L1111145