130. ALDIZKARIA - 2011ko uztailaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEITZA

Xehetasun azterlana behin betiko onetsia

Leitzako alkateak ekainaren 21eko 207/2011 ebazpenaren bitartez hasiera batez onetsi zuen Amazabal kaleko 37. zenbakiari dagokion xehetasun azterlana, bertan igogailua jartzeko, Jaime Huarte Goñi arkitektoak egindako dokumentuaren arabera.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, dokumentua behin betiko onetsiko da, bidezko bada hori egitea.

Leitzan, 2011ko ekainaren 21ean.-Alkatea, Oier Eizmendi Astibia.

Iragarkiaren kodea: L1111035