2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GESALATZ
Gesalazko Udalbatzako kideen ordainsariak legegintzaldi honetarako, 2011ko ekainaren 16ko osoko bilkuran onetsiak
-Alkatea: Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 56.2 artikuluan aurreikusitako ordainetako bat. María Vicenta Goñi Azanzak Udaleko alkate-udalburu gisa jaso beharreko ordainen zenbatekoa honakoa izanen da legegintzaldi osoan: 70 euro Gesalazko Udaletxera etortzen den aldiro edo beste administrazio publiko, enpresa, elkarte, talde eta abarren egoitzetan Udalaren izenean kudeaketak egiten dituen aldiro. Ordain horiek gehienez ere 8.500 euro eginen dute urtean, muga hori ezin izanen baita gainditu inoiz.
-Zinegotziak: bilkuretara joateagatik jasoko dituzte ordainak, 70,00 euro bilkurako, atxikipena barne.
Urte amaieran, bilkuretara joategatik dagozkien dietak ordainduko zaizkie zinegotziei. Nafarroako Gobernuak udalbatzako kideei ordaintzeko esleitzen duen zenbatekoa izanen da dieta horiek ordaintzeko gehieneko muga.
Muetzen (Gesalatz), 2011ko ekainaren 16an.-Alkate udalburua, María Vicenta Goñi Azanza.
Iragarkiaren kodea: L1111102