130. ALDIZKARIA - 2011ko uztailaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXEBERRI

2011ko aurrekontua. Hasierako onespena

Etxeberriko Kontzejuak, 2011ko maiatzaren 21ean egin batzarrean, hasiera batean onetsi zuen 2011ko ekitaldiko gastuen eta diru-sarreren aurrekontu bakarra, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 269 eta 276. artikuluetan ezarritakoari jarraituz.

Espedientea jendaurrean egonen da hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik aurkezten bada, Etxeberriko Kontzeju irekiak haiek ebazteko berariazko erabakia hartuko du, eta aurrekontua behin betiko onetsiko. Erreklamaziorik ez bada, behin betiko onetsitzat joko da, arestian aipatutako jendaurreko epea bukatutakoan.

Etxeberrin, 2011ko maiatzaren 21ean.-Kontzejuko burua, Rubén Goñi Urroz.

Iragarkiaren kodea: L1111077