1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
DEIALDIA, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko herri lanetako ingeniari tekniko izateko hiru lanpostu oposizio bidez betetzeko. Izendapen proposamena.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko herri lanetako ingeniari tekniko izateko hiru lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdiaren 7.1 oinarrian xedatutakoa betez, oposizioko epaimahaiak Íñigo Echegaray Ezcurra jauna, Pablo González Sánchez jauna eta Francisco José Ansorena Castillejo jauna, txanda irekikoak, izendatzeko proposamena aurkeztu du, beraiek izan baitira oposizioa gainditu eta deialdiko lanpostuan sartzen ahal ziren izangaiak. Deialdia 2010eko 134. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 3an.
Iruñean, 2011ko ekainaren 21ean.-Sarrerarako Hautapenaren Zerbitzuko zuzendaria, Tomás Rodríguez Garraza.
Iragarkiaren kodea: F1111002