2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
DONAMARIA
Xehetasun azterlana. Behin betiko onespena
Donamariako Udalak, 2011ko maiatzaren 20an egin bilkuran, behin betikoz onetsi zuen AA7 unitatearen xehetasun azterlana, José María Inda Etxandik sustatua.
Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan xedatuari jarraikiz.
Donamarian, 2011ko ekainaren 22an.-Alkatea, Rikardo Sagaseta Andiarena.
Iragarkiaren kodea: L1111124