2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CORELLA
Alkatetzaren dedikazioa
Corellako Udalak, 2011ko ekainaren 20an egindako osoko bilkuran, José Javier Navarro Arellanoren erabateko dedikazioa erabaki zuen Corellako Udaleko alkate udalburuaren lanposturako. Lanaldi osoa izanen du eta, urtean, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren A mailako ordainsariak jasoko ditu, gehi %55, erabateko dedikazioagatik, karguaz jabetzen den egunetik beretik.
Corellan, 2011ko ekainaren 22an.-Alkatea, José Javier Navarro Arellano.
Iragarkiaren kodea: L1111119