130. ALDIZKARIA - 2011ko uztailaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARASOAIN

Udal ordenantza, Barasoaingo Udalean datu pertsonalen fitxategiak sortzeko. Behin betiko onespena

Barasoaingo Udalak, 2011ko apirilaren 12an egin osoko bilkuran, erabaki zuen legeak eskatzen duen gehiengoa zuela, hasiera batean onestea Barasoaingo Udaleko datu pertsonalen fitxategiak sortzeko ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, onesteko erabakia jendaurrean egon da 30 egunean, herritarrek eta bidezko interesdunek azter zezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez zitzaten. Orobat ohartarazi zen ordenantza behin betikoz onetsitzat joko zela alegaziorik aurkeztu ezean. Inork ez du halakorik egin.

DATUAK BABESTEARI BURUZKO ARAUDIA BARASOAINGO UDALEAN APLIKATZEA

ORDENANTZA, BARASOAINGO UDALEAN DATU PERTSONALEN FITXATEGIAK SORTZEKO

Datuak babestearen gainean Europar Batasunean dagoen legeria Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/99 Lege Organikoaren bitartez ekarri da gure herrialdera (DBLO). Horrek indarrik gabe utzi du aurrekoa, erran nahi baita, Datu pertsonalen tratamendu automatizatua arautzen duen urriaren 29ko 5/1992 Lege Organikoa.

Delako DBLOak xedea du pertsona fisikoen askatasun publikoak eta oinarrizko eskubideak eta bereziki haien ohorea eta intimitate pertsonala eta familiarra bermatu eta babestea datu pertsonalen tratamenduaren arloan. Euskarri fisikoan erregistraturik egoteagatik tratamendua izan dezaketen datu pertsonalei aplikatzekoa da, baita datu horiekin geroago sektore publiko nahiz pribatuek egiten ahal duten erabilera mota guztiei ere.

Gisa honetara, datu pertsonalak bildu, biltegiratu edo tratatzen dituzten pertsona, enpresa edo entitate guztiek bete beharko dituzte halako betebehar eta neurri batzuk. Horiek DBLOan arauturik daude, baita lege organikoa garatzeko erregelamendua onesten duen abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuan ere.

1720/2007 Errege Dekretuaren 52. artikuluak ezartzen duenez, Estatuko Aldizkari Ofizialean edo kasuan kasuko egunkari ofizialean argitaratutako xedapen orokor baten bidez baizik ez dira administrazio publikoen fitxategiak sortu, aldatu eta kentzen ahalko.

1720/2007 Errege Dekretuaren 54. artikuluak ezartzen duenez, fitxategia sortzeko xedapen edo erabakiak alderdi hauek izan behar ditu:

a) Fitxategiaren edo tratamenduaren identifikazioa eta, hartara, izena, xedearen deskripzioa eta erabilera aurreikusiak zehaztea.

b) Datuen jatorria eta, hartara, zehaztea datu pertsonalak zein pertsona talderengandik erdietsi nahi diren edo zein pertsona talde dauden datu horiek ematera behartuak, eta orobat zehaztea datuak biltzeko prozedura eta haien jatorria.

c) Fitxategiaren egitura oinarrizkoa. Horretarako, honako hauen deskripzio xehea eginen da: identifikazio datuak eta, halakorik bada, datu bereziki babestuak, baita bertan sarturik dauden datu pertsonalen gainerako kategoriak eta haien antolaketan erabilitako tratamendu sistema ere.

d) Datuen komunikazio aurreikusiak eta, halakorik bada, zehaztea nori emanen zaizkien datuen berri eta haien kategoria.

e) Hirugarren herrietara aurreikusirik dauden datuen nazioarteko transmisioak eta, halakorik bada, zehaztea zein herritara joanen diren.

f) Zein organok duen fitxategiaren ardura.

g) Zer zerbitzu edo unitatetan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak.

h) Eskatzekoa den segurtasun maila: oinarrizkoa, ertaina edo handia.

Aitzineko atalak aipatzen dituen alderdietan aldaketarik izanez gero, horren berri eman beharko du fitxategian aldaketa egiteko xedapen edo erabakiak. Fitxategiak kentzeko ematen diren xedapenetan fitxategien xedea ezarriko da, eta nola suntsitu behar diren adieraziko da, hori xedatuz gero.

Toki entitatea den aldetik manaturik dituen eginkizunak betetzeko behar diren datu pertsonalen fitxategien ardura du Barasoaingo Udalak.

Fitxategi horiek babesaren arloko legeriara egokitu beharrak eta horiek sortzeko xedapen orokor bat eman beharrak ekarri dute ondotik ematen den ordenantzaren onespena.

Halaber, legeriaren berrikuntzek eta fitxategiak erabiltzen dituzten informazio sistemetako aldaketek behartu dute ondotik zehazten diren fitxategiak kentzera.

Lehenbizikoa.-Datuak Babesteko Espainiako Agentzian inskribatutako fitxategi hauek kentzea:

Enplegatuak, inskripzio kodearen zenbaki hau duena: 2040280054.

Fitxategi honetako datu pertsonalak honelako izena duen fitxategi sortu berrira aldatu dira, xede zabalagoa baitu: "Langileria".

Interesdunak, inskripzio kodearen zenbaki hau duena: 2040280052.

Fitxategi honetako datu pertsonalak honelako izena duen fitxategi sortu berrira aldatu dira: "Aurrekontuko kontabilitatea".

Pertsonak, inskripzio kodearen zenbaki hau duena: 2040280050.

Fitxategi honetako datu pertsonalak honelako izena duten fitxategi sortu berrietara aldatu dira, modu bereizian sortu baitira araubide berariazkoa izateagatik: "Biztanleriaren errolda", "Zirkulazioa", "Sarrera-irteeren erregistroa", "Lizentziak, baimenak eta kontzesioak", "Gainbalioak"...

Bigarrena.-"Katastroa" fitxategia, 2040280049 inskripzio kodea duena, tratatzeko sistema aldatzea, automatizatua gabe mistoa izan dadin hemendik aitzina, hau ere paper euskarrian dauden datu pertsonalen fitxategikoa baita.

Hirugarrena.-Fitxategi hauek sortzea, deskripzio eta ezaugarri hauekin:

Zirkulazioa

-Aurreikusitako xede eta erabilerak: ibilgailuen errolda mantentzeko lanak eta zirkulazio zergaren diru-bilketa.

-Datuak nondik eta nola biltzen diren: datuak etortzen dira Trafikoko Zuzendaritza Nagusitik, datuak bidaltzen baititu hilabetero, eta gestorietatik, posta arruntaren bidez.

-Ukitutako norbanakoak edo taldeak: udalerrian erregistratutako ibilgailuen titularrak.

-Fitxategiaren oinarrizko egitura:

Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, IFZ.

Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.

-Tratamendurako erabilitako sistema: automatizatua, udal kudeaketaren aplikazioa.

-Datuen komunikazioa: Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoei eta Gizarte Segurantzako organismoei, aldez aurretik eskatuta.

-Organo arduraduna: Barasoaingo Udala.

-Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Barasoaingo Udala.

-Segurtasun maila: ertaina.

Herrilurrak

-Aurreikusitako xede eta erabilerak: Barasoaingo Udalaren herrilurretako aprobetxamenduen esleipena, mantentze lanak eta kontrola, eta kanona jasotzea.

-Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek ematen dituzte, eskabide orokorraren bidez.

-Ukitutako norbanakoak edo taldeak: herrilurren aprobetxamenduen onuradunak.

-Fitxategiaren oinarrizko egitura:

Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, IFZ.

Ezaugarri pertsonalen datuak.

Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.

Bertzelako datuak: eguna eta zenbatekoa.

-Tratamendurako erabilitako sistema: mistoa.

-Datuen komunikazioa: ez da daturik ematen.

-Organo arduraduna: Barasoaingo Udala.

-Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Barasoaingo Udala.

-Segurtasun maila: oinarrizkoa.

Aurrekontuko kontabilitatea

-Aurreikusitako xede eta erabilerak: Udalarekin harreman ekonomiko eta fiskalak izan dituzten horien datu pertsonalak bildu eta altxatzea. Aurrekontuen kontabilitatea eramateko erabiliko dira datuak.

-Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek emanen dituzte, kontabilitateko dokumentu egokiaren bidez.

-Ukitutako norbanakoak edo taldeak: kontabilitate ekitaldian Udalarekin harremana duten hirugarrenak.

-Fitxategiaren oinarrizko egitura:

Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, NAN/IFZ, telefonoa.

Ondasun edo zerbitzuen eskualdaketen datuak.

Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.

-Tratamendurako erabilitako sistema: mistoa.

-Datuen komunikazioa: Nafarroako Gobernuko Toki Administrazioko Departamentuari eta Comptos Ganberari.

-Organo arduraduna: Barasoaingo Udala.

-Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Barasoaingo Udala.

-Segurtasun maila: oinarrizkoa.

Lizentziak, baimenak eta kontzesioak

-Aurreikusitako xede eta erabilerak: lizentziak, baimenak eta kontzesioak eskatzen dituztenen datuak biltzea. Obra lizentziak, irekitzeko lizentziak edo jarduerarako lizentziak eta Administrazioaren bertze baimen eta kontzesio batzuk kudeatu eta kontrolatzea, eta horiei dagozkien tasak edo zergak kobratzea.

-Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek emanen dituzte, behar den eskaeraren bidez eta dagozkien dokumentuak aurkeztuta.

-Ukitutako norbanakoak edo taldeak: lizentzia, baimen eta kontzesioen eskatzaileak.

-Fitxategiaren oinarrizko egitura:

Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, telefonoa, NAN/IFZ.

Inguruabar sozialen datuak.

Merkataritza arloko datuak.

Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.

-Tratamendurako erabilitako sistema: mistoa.

-Datuen komunikazioa: Nafarroako Gobernuari.

-Organo arduraduna: Barasoaingo Udala.

-Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Barasoaingo Udala.

-Segurtasun maila: ertaina.

Biztanleen errolda

-Aurreikusitako xede eta erabilerak: biztanleen erroldako datu pertsonalak biltzea eta eguneratzea. Datuak eguneratzeko, ziurtagiriak luzatzeko eta estatistikak prestatzeko erabiliko da.

-Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek emanen dituzte datuak, erroldan sartzeko edo bertako datuak aldatzeko inprimakien bidez.

-Ukitutako norbanakoak edo taldeak: Barasoaingo udalerriko bizilagunak.

-Fitxategiaren oinarrizko egitura:

Identifikazio datuak: izen-deiturak, posta-helbidea, NAN/IFZ, telefonoa, pasaportea, egoitza-txartela.

Ezaugarri pertsonalen datuak.

Ikasketa eta lanbide datuak.

-Tratamendurako erabilitako sistema: mistoa.

-Datuen komunikazioa: Estatistikako Institutu Nazionalari, Nafarroako Gobernuari, bertzelako toki korporazioei eta Segurtasun Indar eta Kidegoei.

-Organo arduraduna: Barasoaingo Udala.

-Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Barasoaingo Udala.

-Segurtasun maila: oinarrizkoa.

Langileria

-Aurreikusitako xede eta erabilerak: Udaleko langileen datu pertsonalak biltzea. Langileak kudeatzeko erabiliko da: kontratuak, nominak, aseguruak, senda-agiriak eta ezgai-agiriak eta laneko arriskuen prebentzioa.

-Datuak nondik eta nola biltzen diren: datuak interesdunek berek emanen dituzte, ahoz edo ziurtagiriak aurkeztuz.

-Ukitutako norbanakoak edo taldeak: Barasoaingo Udalaren zerbitzuko langileak.

-Fitxategiaren oinarrizko egitura:

Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, telefonoa, IFZ, Gizarte Segurantzako zenbakia, telefonoa, sinadura.

Ezaugarri pertsonalen datuak.

Enpleguko xehetasunen gaineko datuak.

Osasunari buruzko datu bereziki babestuak.

Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.

-Tratamendurako erabilitako sistema: mistoa.

-Datuen komunikazioa: Gizarte Segurantzako erakundeei, Nafarroako Enplegu Zerbitzuari, Nafarroako Gobernuari, aseguru-etxeei, prebentzioko kanpo zerbitzuari.

-Organo arduraduna: Barasoaingo Udala.

-Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Barasoaingo Udala.

-Segurtasun maila: oinarrizkoa, 1720/2007 Errege Dekretuaren 81.6 artikulua aplikatuz.

Gainbalioak

-Aurreikusitako xede eta erabilerak: gainbalioaren gaineko zerga ordaindu behar dutenen datu pertsonalak biltzea. Zerga hori kobratzeko erabiliko da.

-Datuak nondik eta nola biltzen diren: zerga ordaindu beharra dakarren kontratuaren egilesleek eta jabetzaren erregistratzaileak emanen dituzte.

-Ukitutako norbanakoak edo taldeak: zerga hau ordaintzera behartuta daudenak.

-Fitxategiaren oinarrizko egitura:

Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, NAN/IFZ.

Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.

-Tratamendurako erabilitako sistema: mistoa.

-Datuen komunikazioa: ez dago aurreikusia.

-Organo arduraduna: Barasoaingo Udala.

-Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Barasoaingo Udala.

-Segurtasun maila: ertaina.

Sarrera-irteeren erregistroa

-Aurreikusitako xede eta erabilerak: agirien sarrera-irteeren erregistroaz arduratzea.

-Datuak nondik eta nola biltzen diren: postazko harremanez arduratzen diren langileek eta interesdunek berek emanen dituzte, eskaeren bidez, agiriak eskura emanez, postaz...

-Ukitutako norbanakoak edo taldeak: Udalera idazki bidez jotzen dutenak eta jakinarazpen ofizialen hartzaileak.

-Fitxategiaren oinarrizko egitura:

Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea.

-Tratamendurako erabilitako sistema: automatizatua.

-Datuen komunikazioa: ez dago aurreikusia.

-Organo arduraduna: Barasoaingo Udala.

-Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Barasoaingo Udala.

-Segurtasun maila: oinarrizkoa.

Interesen erregistroa

-Aurreikusitako xede eta erabilerak: interesen erregistroa eratu eta kontrolatzea, indarra duen legeriari jarraikiz.

-Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek emanen dizkiote Udaleko idazkariari.

-Ukitutako norbanakoak edo taldeak: Barasoaingo Udaleko udalkideak.

-Fitxategiaren oinarrizko egitura:

Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, IFZ.

Inguruabar sozialen datuak.

Enpleguko xehetasunen gaineko datuak.

Merkataritza arloko datuak.

Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.

-Tratamendurako erabilitako sistema: paperezko euskarrian.

-Datuen komunikazioa: bidezko interesa dutenei.

-Organo arduraduna: Barasoaingo Udala.

-Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Barasoaingo Udaleko Idazkaritza.

-Segurtasun maila: oinarrizkoa.

Bikote egonkorren erregistroa

-Aurreikusitako xede eta erabilerak: ezkondu gabeko bikote egonkor gisa inskribatzeko interesa dutenen datu pertsonalak biltzea. Elkartzea gauzatu dela idatziz jasotzeko eta ziurtagiriak luzatzeko erabiliko da.

-Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek emanen dituzte, erregistroan izena emateko eskatzeko agertzen direnean.

-Ukitutako norbanakoak edo taldeak: ezkondu gabeko bikote egonkorrak, Barasoaingo Udalean erregistratuak.

-Fitxategiaren oinarrizko egitura:

Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, IFZ.

Ezaugarri pertsonalen datuak.

Bestelako datuak: bizikidetza noiz hasi zen eta noiz egin zen inskripzioa.

Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.

-Tratamendurako erabilitako sistema: paperezko euskarria, Erregistro Liburua.

-Datuen komunikazioa: ez da eginen, salbu eta elkartzeko kideetako edonork edo epaile eta epaitegiek eskatuta egiten diren ziurtagiriak.

-Organo arduraduna: Barasoaingo Udala.

-Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Barasoaingo Udala.

-Segurtasun maila: oinarrizkoa.

Aparkatzeko txartela

-Aurreikusitako xede eta erabilerak: ezgaitasuna duten pertsonei aparkatzeko txartelak ematea. Emandako txartelen baldintzak egiaztatzea, kontrola egitea eta mantentzea.

-Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek emanen dituzte, behar diren agiriak atxikirik emanen dituen eskabide baten bidez.

-Ukitutako norbanakoak edo taldeak: aparkatzeko txartelaren titular diren elbarriak.

-Fitxategiaren oinarrizko egitura:

Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, NAN/IFZ, telefonoa, irudia.

Ezaugarri pertsonalen datuak.

Osasunari buruzko datu bereziki babestuak.

Inguruabar sozialen datuak.

Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.

-Tratamendurako erabilitako sistema: paperezko euskarria.

-Datuen komunikazioa: ez dago aurreikusia.

-Organo arduraduna: Barasoaingo Udala.

-Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Barasoaingo Udala.

-Segurtasun maila: handia.

Laugarrena.-Ordenantza hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta xedatzea aipatu diren fitxategiak kendu, aldatu edo dagokien erregistroan inskriba daitezela Datuak Babesteko Espainiako Agentziako Erregistroan.

Barasoainen, 2011ko ekainaren 21ean.-Alkate udalburua, Rita Roldán Murillo.

Iragarkiaren kodea: L1111041