130. ALDIZKARIA - 2011ko uztailaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AGOITZ

Jarduera sailkatua. Eskaera

Ingurumena babesteko esku hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua betetzeko, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela, hamabortz egunean, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko oharrak egin ditzaten.

Sustatzailea: CENER-CIEMAT fundazioa (Energia Berriztagarrien Zentro Nazionala). Jarduera: jarduera sailkaturako proiektua, 2. belaunaldiko erregaien ICTS-azpiegitura zientifiko eta teknologiko bereziaren modulu biokimikorako. Tokia: 1. poligonoa, 987. lurzatia.

Agoitzen, 2011ko ekainaren 22an.-Alkate udalburua, Unai Lako Goñi.

Iragarkiaren kodea: L1111122