130. ALDIZKARIA - 2011ko uztailaren 1a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

57/2011 FORU DEKRETUA, ekainaren 27koa, Alfonso Fernández Díez jauna, Foruzaingoko burua, kargutik kentzea xedatzen duena, berak eskatu baitu.

Nafarroako Poliziei buruzko martxoaren 23ko 8/2007 Foru Legearen 27. artikuluan xedatzen denez, Foruzaingoko buruaren izendapena eta kargu uztea Nafarroako Gobernuari dagozkio, kontseilari eskudunak proposaturik, eta aipatutako egintzak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko dira.

Horrenbestez, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2011ko ekainaren 27ko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. Alfonso Fernández Díez jauna, Foruzaingoko burua, kargutik kentzea xedatzea, berak eskatu baitu, eta emandako zerbitzuak eskertzea.

2. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2011ko ekainaren 27an.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilaria, Javier Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: F1111499