13. ALDIZKARIA - 2011ko urtarrilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

PUIU

2/2010, 3/2010 eta 4/2010 aldaketak aurrekontuan. Hasierako onespena

Puiuko Udalak, 2010eko azaroaren 26an eginiko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 2/2010, 3/2010 eta 4/2010 aldaketak egitea aurrekontuan, eranskinean jasotzen den laburpenean bezala. 2/2010 aldaketa kreditu gehikuntza da, Orbaibarko Batasunari transferentzia egiteko, gastu arruntetarako; 3/2010 aldaketa kreditu berezia da, ezusteko gastuetarako; eta 4/2010 aldaketa, berriz, kreditu gehikuntza da, Guiriría kalea urbanizatzeko.

Beraz, erabaki hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Herriko Etxe honetako iragarki oholean agertuko da, eta hamabost egunez jendaurrean egonen da aldizkari horretan argitaratzen den egunetik aitzina, herritarrek eta interesdunek, beharrezkoa iruditzen bazaie, egokitzat jotzen dituzten alegazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten. Epe hori iragandakoan, inork alegaziorik aurkezten ez badu, behin betikoak izanen dira aurrekontuko 2/2010, 3/2010 eta 4/2010 aldaketak.

Horren guztiaren gaineko espedientea interesdunen eskura egonen da Udal Idazkaritzan, azter dezaten.

Puiun, 2010eko abenduaren 2an.-Alkate udalburua, Pedro Leoz.

ERANSKINA

2/2010 aldaketa. Kreditu gehikuntza.

Gastuetako kontu-sail handitua:

KONTU-SAILA

IZENA

ZENBATEKOA

121-565

Orbaibarko Batasunari

(40.500) + 2.000,00 euro (= 42.500)

Diru-sarreren kontu-saila:

KONTU-SAILA

IZENA

ZENBATEKOA

870

Diruzaintzako gerakina

2.000,00 euro

3/2010 aldaketa. Kreditu berezia

Gastuetako kontu-sail berria

KONTU-SAILA

IZENA

ZENBATEKOA

121-281

Ezustekoak

10.000,00 euro

Diru-sarreren kontu-saila:

KONTU-SAILA

IZENA

ZENBATEKOA

870

Diruzaintzako gerakina

10.000,00 euro

4/2010 aldaketa. Kreditu gehikuntza.

Gastuetako kontu-saila, zeinetatik 48.000 euro birfinantzatuko baitira.

KONTU-SAILA

IZENA

ZENBATEKOA

432-60102

Guiriría kalearen urbanizazioa

(50.000)

48.000,00 euro

Bajan emanen den diru-sarretako kontu-saila:

KONTU-SAILA

IZENA

ZENBATEKOA

75501

Guiriría kaleko TAP obrak.
Diru-laguntza

40.000,00 euro

791

Urbanizazio kuotak

8.000,00 euro

Baliogabetua, guztira

48.000,00 euro

Diru-sarreretan sorturiko kontu-saila:

KONTU-SAILA

IZENA

ZENBATEKOA

870

Diruzaintzako gerakina

48.000,00 euro

Iragarkiaren kodea: L1020115