13. ALDIZKARIA - 2011ko urtarrilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARROITZ

Herrilurraren desafektazioa

Udal honek, 2010eko azaroaren 24an egin osoko bilkuran, erabaki zuen honako herrilur hau desafektatzea:

Landalurra: lehorreko laborantzako lurra, Unzilungo alderdian, udal katastroaren arabera 6. poligonoko 415. lurzatia da, eta 3.431 metro karratuko azalera du. Iparraldean eta mendebaldean bidearekin egiten du muga; ekialdean NA-6343 errepidearekin; eta, hegoaldean, Jesús Díaz Mauleón jaunaren lursailarekin (416. lurzatia).

Aipatutako erabaki hori eta espedientea Udalaren Idazkaritzan aztertzen ahalko dira.

Argitara ematen da, hilabeteko epean bidezko alegazioak edo erreklamazioak egin daitezen, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legeko 140. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Arroitzen, 2010eko abenduaren 30ean.-Alkatea, Rubén Osés Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1021629