13. ALDIZKARIA - 2011ko urtarrilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARAS

Egoitza elektronikoa eratzea Arasko Udalean

Alkatetzaren 2010eko abenduaren 16ko 103. ebazpenaren bidez, eta Herritarrak zerbitzu publikoetara bide elektronikoz sartzeari buruzko ekainaren 22ko 11/2007 Legean xedatua bete beharrez, erabaki da Arasko Udalean egoitza elektronikoa sortzea, eta horrek bere gain hartzen du helbide horren bidez eskuratzen ahal diren informazioa eta zerbitzuak zuzendu, egiaztatu eta osatzeko ardura. Aipatutako ebazpenaren bidez, orobat, erregistro elektronikoa ere eratu da, egoitza horri lotua aipatutako helbide elektronikoan.

Arasen, 2010eko abenduaren 16an.-Alkatea, Francisco Javier Murguiondo Marquínez.

Abenduaren 16ko 10/2010 Ebazpenaren eranskina

1.-Egoitza elektronikoaren ezaugarriak.

1.1. Egoitza elektronikoa aplikatzeko eremua Arasko Udalaren toki entitatea izanen da, eta haren erakunde autonomoek ere erabiltzen ahalko dute.

1.2. Helbide elektronikoa www.ayto-aras.es izanen da, Interneteko domeinu hori Arasko Udalaren jabetza baita. Egoitza horren titularra Arasko Udala da, eta kudeaketaren eta zerbitzuen organo arduradunak dira Udalaren organo guztiak eta haien funtzio-alorrak, Idazkaritza Nagusiak koordinatuta.

Egoitzan identifikatuko dira sartzeko bide erabilgarri guztiak.

Egoitza elektronikoan zehaztuko dira zein diren iradokizunak eta kexak egiteko bideak, eta, nolanahi ere, eskura egonen dira beti Udalaren Erregistro Orokorrean bertatik bertara aurkezteko bide tradizionalak.

2.-Erregistro elektronikoaren sorrera.

Egoitza elektronikoari lotutako erregistro elektronikoa sortu da. Erregistro elektronikoa sarrera eta irteeren erregistro orokorrean sartuko da, erregistro integratu bakar bat osatuz. Erregistro elektronikoak bide telematikoa ematen dio sarrera eta irteeren erregistro orokorrari. Antolakuntzaren aldetik, sarrera eta irteeren erregistro orokorra Idazkaritza Nagusiaren arloan dago sartuta, eta erregistro elektroniko hau sortzeak ez du mendetasun organiko hori aldatzen.

3.-Prozedura elektronikoak.

Idazkaritza Nagusiaren bidez, alkatetza-udalburutzaren zuzendaritza politiko eta organikoaren azpian eta Erregistro Orokorraz arduratzen den funtzionarioaren zuzendaritza teknikoarekin, egoitza elektronikoan zehaztu eta argitaratuko dira bide telematikoaren bidez kudeatzen ahal diren prozedurak.

Baliabide teknikoak urriak izanik eta prozedura administratibo eta eragileak konplexuak direnez gero, erabaki da herritarrek estatistikoki gehien eskatzen dituzten prozedurak lehenestea.

Iragarkiaren kodea: L1021178