13. ALDIZKARIA - 2011ko urtarrilaren 20a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarkia. Erreferentzia: 2010-O-1560

Industrias Suescun, S.A.k honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak: Industrias Suescun enpresaren instalazioak handitzea, 42.872 m²-ko nabe berria eraikiz Ega ibaiaren eskuinaldean, ibaitik 30 bat metrora.

Eskatzailea: Industrias Suescun, S.A.

Xedea: nabeak eraikitzea eta zolatzeko eta hesia jartzeko obra osagarriak egitea.

Ur-ibilgua: Ega ibaia.

Udalerria: Andosilla (Nafarroa).

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), bulego orduetan.

Zaragozan, 2010eko abenduaren 15ean.-Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Manuel Secanella Ibáñez.

Iragarkiaren kodea: E1100228