128. ALDIZKARIA - 2011ko ekainaren 29a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua
Titulu judizialak betearazteko 9/2011 prozedura

Lourdes García Ruiz andreak, Iruñeko Lan arloko 3. Epaitegiko idazkari judizialak.

Aditzera ematen dut: Ainhoa Abete Bartolomek eskaturik, Autoescuela Elkar Sociedad Limitada enpresaren aurka, diru kopuru bat dela-eta, lan arloko epaitegi honetan bideratu den 9/2011 betearazpen-prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:

Bidezkoa da betearazpen agindu orokorra ematea, Ainhoa Abete Bartolomek eskaturik, eta betearazpena abiaraztea Autoescuela Elkar Sociedad Limitadaren aurka, 5.668,86 euroko printzipala ordain dezan, gehi 340,13 euroko interesak eta 566,89 euroko kostuak, deusetan galarazi gabe geroan bi kontzeptu horiez egin daitekeen likidazioa.

Prozedura Zibilari buruzko Legearen 551.3 artikuluan aurreikusitako tramiteak egiten jarraitzeko, idazkari judizialak ematen duen dekretuari lotu beharko zaio eta, horretarako, kontsulta bitez eskuratzen ahal diren erregistro eta erakunde publikoetako datu-baseen aplikazio informatikoak.

Jakinaraz bekie alderdiei ebazpen hau legezko eran eta ohartaraz bekie haren aurka ezin dela inolako errekurtsorik jarri (Prozedura Zibilari buruzko Legearen 551.4 artikulua). Hala ere, auto hau jakinarazi ondoko hamar egun balioduneko epean betearazpenpeko alderdiak aurka egin ahal dio abian jarritako betearazpenari, Prozedura Zibilari buruzko Legearen 556. artikuluan eta hurrengoetan adierazten den moduan.

Eta Autoescuela Elkar Sociedad Limitadari legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.

Iruñean, 2011ko ekainaren 14an.-Idazkari judiziala, Lourdes García Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1110736