128. ALDIZKARIA - 2011ko ekainaren 29a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1608/2011 EBAZPENA, ekainaren 6koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Montserrat Merino Gutiérrez andrea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioa, Hezkuntza Departamentuko Erregistro Bulegoko buru izendatzen duena, merezimendu lehiaketa eginda.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren ekainaren 6ko 1608/2011 Ebazpenaren bidez, Montserrat Merino Gutiérrez andrea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioa, Hezkuntza Departamentuko Erregistro Bulegoko buru izendatu da, merezimendu lehiaketa eginda. Izendapena sei urte naturalerako da, jabetza hartzen duen egunetik aurrera.

Deialdia ekainaren 7ko 1553/2010 Ebazpenaren bidez onetsi zen, eta 2010eko 87. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 19an.

Iruñean, 2011ko ekainaren 6an.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F1110759