2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LARRAUN
Udal Planeko aldaketa xehakatua. Behin betiko onespena
Larraungo Udalak, 2011ko maiatzaren 6an egin bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea Udal Planeko aldaketa xehakatua, U.E. MU-1, Burundegia unitateari dagokiona, Gorritz Eraikuntzak, S.L.k sustatua.
Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81. artikuluan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuarekin bat.
Larraunen, 2011ko ekainaren 1ean.-Alkatea, Joxe Mari Astiz Iriarte.
Iragarkiaren kodea: L1110371