128. ALDIZKARIA - 2011ko ekainaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LAPOBLACIÓN

Aldaketa puntuala, Udal Planeko determinazio xehakatuetan. Hasierako onespena

Lapoblación-Meanoko Udalak, 2011ko maiatzaren 18an egin osoko bilkura arruentan, hasiera batean onetsi zuen Lapoblación-Meanoko Udal Plan Orokorreko determinazio xehakatuetan Udalak sustatu duen aldaketa puntuala egitea. Xedea da M-16 exekuzio unitatearen eremua aldatzea eta haren barruko lerrokadura ofizial berriak zehaztea.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79.3 artikuluan xedatutakoarekin bat, espedientea hilabetez egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesdunek eskura izanen dute espedientea Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Lapoblación-Meanon, 2011ko ekainaren 18an.-Alkatea, Javier Martínez Fernández de las Heras.

Iragarkiaren kodea: L1111309