128. ALDIZKARIA - 2011ko ekainaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IGANTZI

2011ko aurrekontuko aldaketen hasierako onespena

Igantziko Udalak, 2011ko maiatzaren 13ko osoko bilkuran, 2011. urteko udal aurrekontuko aldaketak onetsi zituen hasiera batez.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legeak aurrekontuen eta gastu publikoaren alorren gainean xedatutakoari jarraikiz.

Igantzin, 2011ko ekainaren 14an.-Alkatea, M. Lourdes Ibarluzea Irureta.

Iragarkiaren kodea: L1110626