1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
1582/2011 EBAZPENA, ekainaren 6koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Sagrario Melón Vital andrea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioa, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Araubide Juridikoaren Ataleko buru izendatzen duena, merezimendu lehiaketa eginda.
Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren ekainaren 6ko 1582/2011 Ebazpenaren bidez, Sagrario Melón Vital andrea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioa, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Araubide Juridikoaren Ataleko buru izendatu da, merezimendu lehiaketa eginda. Izendapena sei urte naturalerako da, jabetza hartzen duen egunetik aurrera.
Deialdia maiatzaren 18ko 1378/2009 Ebazpenaren bidez onetsi zen, eta 2009ko 69. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 5ean.
Iruñean, 2011ko ekainaren 6an.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.
Iragarkiaren kodea: F1110761