2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BASABURUA
Hasierako onespena Udal Planaren arauen aldaketari
Basaburuko Udalak 2010eko otsailaren 16an egindako osoko bilkuran adostu zuen Basaburuko Udalak sustatutako Udal Planaren arauen aldaketa hasiera batez onestea.
Espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 71. artikuluan ezarritako tramitazioari jarraituz.
Basaburuan, 2011ko ekainaren 7an.-Alkatea, J. Benito Alberro Goñi.
Iragarkiaren kodea: L1110181