128. ALDIZKARIA - 2011ko ekainaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANO

Alkatearen eskuordetza

Aranoko Udaleko alkate udalburuak, 2011ko ekainaren 2an, ondoren hitzez hitz adierazten den ebazpena eman du:

Datorren ekainaren 6tik uztailaren 17ra herritik at egongo naizenez, eta Toki Entitateen Antolaketa, Funtzionamendua eta Araubide Juridikoa arautzen dituen Erreglamenduaren 43 eta 47. artikuluek agintzen dutenaren arabera,

ERABAKI DUT:

1. Alkate gisa ditudan eskumen guztiak Juan Manuel Leonet Claver alkateordearen esku uztea, nire ordez aritu dadin aipatutako egunetan.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta interesdunari jakinaraztea.

Aranon, 2011ko ekainaren 2an.-Alkatea, Iñigo Larrea Perurena.

Iragarkiaren kodea: L1110375