1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
LEHENDAKARITZA DEPARTAMENTUA. Gora jotzeko errekurtsoa, Koordinazioko operadore laguntzaile izateko 28 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren aurka.
Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak irailaren 2an emandako 151/2009 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Koordinazioko operadore laguntzaile izateko 28 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen, eta 2009ko 114. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu, irailaren 16an.
María Crespo Obanos andreak gora jotzeko errekurtsoa jarri du Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak martxoaren 7an emandako 503/2011 Ebazpenaren aurka, 19 izangai izendatu eta 9 kontratatzeko bidezkotasuna erabakitzeagatik. Horren berri ematen zaie interesdun guztiei, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. eta 112. artikuluei jarraituz, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean alegazioak egin ahal izateko, Erregistro Orokorrean aurkeztuz (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea, 2, Iruña), edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan adierazitako edozein bide erabiliz.
Aurkeztutako errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Karlos III.aren etorbidea, 2-2. solairua; Iruña).
Iruñean, 2011ko ekainaren 15ean.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, sinadura ulertezina.
Iragarkiaren kodea: F1111025