128. ALDIZKARIA - 2011ko ekainaren 29a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

LEHENDAKARITZA DEPARTAMENTUA. Gora jotzeko errekurtsoa, O.L.T./E.U.D. lanpostuak oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren aurka.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak apirilaren 21ean emandako 676/2008 Ebazpenaren bidez onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko O.L.T./E.U.D. izateko zenbait lanpostu oposizio lehiaketa-bidez betetzeko deialdia, eta 2008ko 65.Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu, maiatzaren 26an.

María Paz Gil Pérez Nievas andreak, Susana Alduán Iturria andreak, Idoia Garde Sesma andreak, Juana Urdaniz Villanueva andreak, Ana Isabel Ruiz Domínguez andreak eta Andrea Iriarte Roteta andreak gora jotzeko errekurtsoa jarri dute Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak martxoaren 21ean emandako 726/2011 Ebazpenaren aurka, 18 izangai izendatu eta 2 kontratatzeko bidezkotasuna erabakitzeagatik. Horren berri ematen zaie interesdun guztiei, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. eta 112. artikuluei jarraituz, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean alegazioak egin ahal izateko, Erregistro Orokorrean aurkeztuz (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea, 2, Iruña), edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan adierazitako edozein bide erabiliz.

Aurkeztutako errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Karlos III.aren etorbidea, 2-2. solairua; Iruña).

Iruñean, 2011ko ekainaren 16an.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: F1111024