1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
310/2011 EBAZPENA, ekainaren 10ekoa, Ikuskapenaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusiak emana, ikastetxe integratu politekniko batzuen eta lanbide heziketako ikastetxe integratu sektorial batzuen izen berariazkoak berrantolatzen dituena.
Hezkuntzako kontseilariak abenduaren 1ean emandako 198/2010 Foru Aginduaren bidez, Hezkuntza Departamentuaren mendeko ikastetxe integratu publikoak izendatu ziren eta Nafarroako ikastetxe integratu publikoen sarea sortu zen.
Bigarren Hezkuntzako Institutu diren Lizarrako "Politécnico" eta Tafallako "Politécnico Tafalla" ikastetxeak "ikastetxe integratu politekniko" izendatu dira; hortaz, haien deitura espezifikoak (Hezkuntza Departamentuak izendatu zituen horrela, institutuetako eskola kontseiluek proposaturik, eskumenen indarrez), "politekniko" izena dutenak, erredundanteak dira deitura generiko berria dela-eta.
Bestalde, foru agindu horretan ikastetxe integratu bat ageri da, ikastetxe integratu berri gisa "Sanitaria" deitura espezifikoa duena, baina gaur egun (abenduaren 1eko 198/2010 Foru Agindua egin zen egun bertsuetan tramitatutako eta ebatzitako espediente baten indarrez) ikastetxe horrek "Nafarroako Lanbide Eskola Tekniko Sanitarioa-ESTNA" deitura espezifikoa du. Izen hori Ikuskapenaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusiaren azaroaren 30eko 728/2010 Ebazpenak onetsi zuen.
Horregatik, ikusirik Nafarroako Foru Komunitateko Bigarren Hezkuntzako Institutuen Erregelamendu Organikoa onetsi zuen otsailaren 10eko 25/1997 Foru Dekretuaren 3. artikuluan ezarritakoa.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluaren bidez eskuordetutako ahalmenak erabiliz eta Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuak proposaturik,
EBATZI DUT:
1. Ikastetxeko eskola kontseiluak proposaturik, Lizarrako "Politécnico" Bigarren Hezkuntzako Institutuaren (ikastetxearen kodea: 31009042) "Politécnico" deitura espezifikoa kentzen da; hortaz, egungo ikastetxearen deitura osoa Ikastetxe Integratu Politeknikoa izanen da.
2. Tafallako "Politécnico Tafalla" izeneko Bigarren Hezkuntzako Institutuak (ikastetxearen kodea: 31009078) zuen deitura espezifikoa aldatzen da, eta "Tafalla" bihurtzen da; hortaz, ikastetxearen deitura osoa "Tafalla" Ikastetxe Integratu Politeknikoa izanen da. Hori dena, ikastetxeko eskola kontseiluak ez badu beste izen bat proposatzen, otsailaren 10eko 25/1997 Foru Dekretuaren 3. artikuluan ezarritakoaren arabera.
3. "Nafarroako Lanbide Eskola Tekniko Sanitarioa-ESTNA" Bigarren Hezkuntzako Institutuak (ikastetxearen kodea: 31007011) duen deitura espezifikoa, hau da, "Nafarroako Lanbide Eskola Tekniko Sanitarioa-ESTNA", berresten da, "Sanitaria" deituraren ordez. Beraz, ikastetxearen egungo deitura osoa "Nafarroako Lanbide Eskola Tekniko Sanitarioa-ESTNA" Ikastetxe Integratua izanen da.
4. Abenduaren 1eko 198/2010 Foru Aginduan ezarritakoarekin bat, eta ebazpen honen beraren lehenbiziko hiru atalen bidez, Nafarroako lanbide heziketako ikastetxe integratu publiko guztien deitura ofiziala honako hau da:
1.-Herria: Lizarra. Izena: Ikastetxe Integratu Politeknikoa.
2.-Herria: Iruña. Izena: "Donapea" Ikastetxe Integratu Politeknikoa.
3.-Herria: Iruña. Izena: "Virgen del Camino" Ikastetxe Integratu Politeknikoa.
4.-Herria: Tafalla. Izena: "Tafalla" Ikastetxe Integratu Politeknikoa.
5.-Herria: Tutera. Izena: "ETI" Ikastetxe Integratu Politeknikoa.
6.-Herria: Imarkoain. Izena: Energia Berriztagarrien Goi Mailako Ikastetxe Integratua.
7.-Herria: Iruña. Izena: "Agroforestal" Ikastetxe Integratua.
8.-Herria: Iruña. Izena: "Nafarroako Lanbide Eskola Tekniko Sanitarioa-ESTNA" Ikastetxe Integratua.
9.-Herria: Iruña. Izena: "María Ana Sanz" Ikastetxe Integratua Administrazioan, Merkataritzan eta Informatikan.
5. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.
6. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
7. Ebazpen hau igortzea Lizarrako eta Tafallako ikastetxe integratu politeknikoetako zuzendaritzei, "Nafarroako Lanbide Eskola Tekniko Sanitarioa-ESTNA" Ikastetxe Integratuko zuzendaritzari, Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren Zuzendaritza Nagusiari, Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Giza Baliabideen Zerbitzuari, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Obren eta Mantentze-lanen Zerbitzuari, Nominen eta Aurrekontu-kontrolaren Zerbitzuari, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuari, Araubide Administratiboaren Atalari, Ikasketak Antolatzeko Atalari, Kudeaketa Ekonomikoaren Atalari, Egoitzen eta Ikastetxeen Mantentze-lanetarako Atalari, Ikastetxeen eta haien Finantzaketaren Atalari eta Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Bulegoari.
Iruñean, 2011ko ekainaren 10ean.-Ikuskapenaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusia, Francisco Javier Esparza Sánchez.
Iragarkiaren kodea: F1110688