1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
162/2011 EBAZPENA, ekainaren 15ekoa, Justiziako zuzendari nagusiak emana, destinoak esleitzen dizkiena maiatzaren 31ko JUS/1655/2010 Aginduaren bidez deitutako hautaprobak gainditu dituzten Justizia Administrazioko Kudeaketa Prozesal eta Administratiboaren Kidegoko funtzionarioei (barne igoera), Nafarroako Foru Komunitatean.
Justizia Administrazioko funtzionarioen sarrerari, haien lanpostuak betetzeko moduari eta haien lanbide igoerari buruzko erregelamendua onetsi zuen abenduaren 7ko 1451/2005 Errege Dekretuaren 28. eta 29. artikuluetan ezarritakoarekin bat, erabaki du destinoak esleitzea, I. eranskinean ageri diren organo judizial eta fiskaletan, Izapide Prozesal eta Administratiboaren Kidegoko funtzionarioei (barne igoera), hau da, 2011ko ekainaren 15eko Aginduaren bidez Izapide Prozesal eta Administratiboaren Kidegoko karrerako funtzionario izendatutakoei, honako hau kontuan harturik:
Lehena.-Ebazpen honen bidez destinoa jasotzen duten Izapide Prozesal eta Administratiboaren Kidegoko funtzionarioek karguaren jabetza hartu beharko dute, destinoko organo judizial edo fiskalaren arduradunaren aurrean, ebazpen hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hogei egun naturaleko epean, aipatu errege dekretuaren 29. artikuluan ezarritakoari jarraikiz. Horretarako, F1R dokumentuak garaiz aurkeztu beharko dira organo judizial horietan, eta, aldez aurretik, kasuan kasuko Lurralde Kudeatzailetzara igorri beharko dira dokumentu horien lau ale.
Bigarrena.-Ebazpen honen bidez destinoa jaso eta Laguntza Judizialeko Kidegoan jardunean segitzea hautatzen duten funtzionarioek ez dute nahitaezkoa izanen esleitutako lanpostuaren jabetza hartzera joatea, aski izanen baita kasuan kasuko Lurralde Kudeatzailetzari edo traspasoak dituzten autonomia erkidegoetako organo eskudunari hautu horren berri ematea, lehenengo atalean jabetza hartzeko aipatu den epearen barnean, Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren 506 d) artikuluan aurreikusitako borondatezko eszedentziaren adierazpenaren ondorioetarako. Borondatezko eszedentziaren adierazpena biltzen duen ebazpenaren kopia Justizia Administrazioko Langileen Zuzendariordetza Nagusiko Langileriaren Erregistro Orokorrera igorriko da.
Hirugarrena.-Funtzionarioek Izapide Prozesal eta Administratiboaren Kidegoan sartzea hautatzen badute eta Justizia Administrazioko zerbitzuen jarraipenean hutsunerik ez izatea nahi badute, jabetza hartzeko denbora tarte bat beharrezkoa denez, zilegi izanen dute Laguntza Judizialeko Kidegoko funtzionario destinoari dagokion autonomia erkidegoko organo eskudunari edo Lurralde Kudeatzailetzari baimen ordaindua eskatzea, hau da, egun batekoa herriz aldatu beharrik ez badago, edo bi egunekoa aldatu beharra badago, Kanarietara, Balear Uharteetara, Ceutara edo Melillara joan behar badute izan ezik, kasu horietan hiru egun artekoa izan baitaiteke kargu berriaz jabetzeko baimena.
Funtzionarioa beste Lurralde Kudeatzailetza baten edo langileen arloko traspasoa jaso duten beste autonomia erkidego batzuen eskumen esparrukoa baldin bada, dokumentazioa organo horietara igorri beharko da, Laguntza Judizialeko Kidegoan borondatezko eszedentzia ofizioz eman eta kargu-uztea egin dadin Izapide Kidegoan jabetza hartzen den egun berean, hartzekoak etenik gabe jasotzen segitu ahal izateko.
Nolanahi ere, jabetza hartzearen eginbidea egin ondoren, destinoko organo judizial edo fiskalaren arduradunak F1R dokumentuaren bi ale igorriko ditu Lurralde Kudeatzailetzara edo autonomia erkidegoko organo eskudunera, beharrezkoak diren aldaketak egin ditzan nominan. Ale horietako bat Justizia Administrazioko Langileen Zuzendariordetza Nagusiko Langileriaren Erregistro Orokorrera igorriko du Kudeatzailetzak edo autonomia erkidegoko organo eskudunak; beste ale bat, berriz, interesdunari emanen zaio eta laugarrena organo judizialean jasota geratzeko izanen da.
Laugarrena.-Izapide Kidegoko lanpostu berrian gelditzea hautatzen duten funtzionarioek eskubidea izanen dute, jabetza hartzen dutenetik hasita, martxoaren 10eko 364/1995 Errege Dekretuaren bosgarren xedapen gehigarrian ezarritako baimen ordaindua izateko. Baimen horri ebazpen honen hirugarren atalean ageri diren egunak kenduko zaizkio.
Bosgarrena.-Probak gainditu dituzten izangaiei esleitutako lanpostuetan diharduten bitarteko funtzionarioek titularrak jabetza hartu aurreko egunean utziko dute lanpostua.
Seigarrena.-Ebazpen honen bidez destinoa jasotzen duten Izapide Prozesal eta Administratiboaren Kidegoko funtzionarioek, haien lehentasunen arabera kalifikazio ordenean oinarrituta nahitaezko destinoa eman bazaie ere, ezin izanen dute lekualdatze lehiaketetan parte hartu, harik eta ebazpen honetatik hasita bi urte iragan arte. Bi urte horiek zenbatzeko, Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren 529.3 artikuluaren bigarren idatz-zatian ezarritakoari jarraituko zaio.
Zazpigarrena.-Maiatzaren 13ko 133/2011 Ebazpenaren bidez izangaiei eskainitako lanpostuek, Izapide Prozesal eta Administratiboaren Kidegoan barne igoeran sartu berri diren izangaiei esleitu ez zaizkienek, betegabe izaerarekin jarraituko dute, eta Izapide Prozesal eta Administratiboaren Kidegoan txanda irekian sartzen diren izangaientzat erreserbatuta.
Zortzigarrena.-Garrantzitsua: Izapide Prozesal eta Administratiboaren Kidegoko txanda irekiko izangaientzako lanpostuak lehenbailehen iragarri ahal izateko, ebazpen honen bitartez destinoa eskuratu duten funtzionarioek, beren destinoko kidegoan borondatezko eszedentzia eskatzeko asmoa badute, ebazpen hau argitaratu eta biharamunean, presaz igorri beharko dute beren gogoaren adierazpena, hau da, jatorrizko kidegoan jarraitu nahiarena, Justizia Zuzendaritza Nagusiko Langileria Bulegora 848423786 faxaren bitartez, edo eskaneatuta Negociado.Personal.DGJusticia@navarra.es helbide elektronikora, Justiziak Nafarroako web orrian II. eranskin gisa duen ereduari jarraituz. Egun horretan igortzerik ez badute, lehenbailehen igorriko dute.
Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Iruñean, 2011ko ekainaren 15ean.-Justiziako zuzendari nagusia, Roberto Rubio Torrano.
I. ERANSKINA Barne igoerako tramitazioa |
ORDENA ZK. | NANa | DEITURAK | IZENA | ESLEITUTAKO DESTINOA | HERRIA | PROBINTZIA |
1 | 33442156 | MAYAYO PUEYO | ROCIO | ZIGOR-ARLOKO 4. EPAITEGIA | IRUÑA | NAFARROA |
2 | 33418484 | ASIAIN ARMENDARIZ | ICIAR CARMEN | LEHEN AUZIALDIKO 4. EPAITEGIA | IRUÑA | NAFARROA |
3 | 30588550 | LOPEZ OROIS | JOSE MANUEL | ADMINISTRAZIOAREKIKO AUZIEN SALA. NAFARROAKO JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIA | IRUÑA | NAFARROA |
4 | 17743397 | GARCIA NAVEDA | PATRICIA REBECA | LEHEN AUZIALDIKO 4. EPAITEGIA | IRUÑA | NAFARROA |
5 | 29085664 | RUBER DITO | M. CARMEN HERMINIA | INSTRUKZIOKO 2. EPAITEGIA | TUTERA | NAFARROA |
6 | 15832899 | ARRASTIA GONZALEZ | GLORIA | LEHEN AUZIALDIKO 8. EPAITEGIA | IRUÑA | NAFARROA |
7 | 16021269 | FERREIRO RICA | MARIA JESUS | ZIGOR-ARLOKO 4. EPAITEGIA | IRUÑA | NAFARROA |
8 | 36151676 | GARCIA BALLESTEROS | ANGEL | LEHEN AUZIALDIKO 5. EPAITEGIA | IRUÑA | NAFARROA |
F1111029 |
Iragarkiaren kodea: F1111029