126. ALDIZKARIA - 2011ko ekainaren 28a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 1. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua.
Titulu judizialak betearazteko 60/2011 prozedura

Rosa M. Valencia Ederra andreak, Iruñeko Lan arloko 1. Epaitegiko idazkari judizialak,

Aditzera ematen dut: Narcisa de Jesús Castillo Guanuchek eskaturik, kaleratzea dela-eta, Vegadu, S.L. (Bar Dunkalk) enpresaren aurka lan arloko epaitegi honetan bideratu den 60/2011 prozeduran, xedapen zatian hauxe dioten ebazpena eman da gaurko egunean:

Narcisa de Jesús Castillo Guanuche eta Vegadu, S.L. (Bar Dunkalk) enpresaren arteko lan-harremana ebazpen honen egunean amaituta dagoela adieraztea, eta enpresa kondenatzea langileari diru kopuru hauek ordaintzera:

Kalte-ordaina (oker edo hutsik ezean): 6.198,94 euro (bi urte eta hamaika hilabeteko zerbitzuengatik).

Tramitazioaldiko soldatak (oker edo hutsik ezean): 7.367,88 euro (156 egun x 47,23 euro/eguna).

Ebazpen hau alderdiei jakinaraz bekie, adieraziz haren aurka berraztertzeko errekurtsoa jar dezaketela epaitegi honetan, ebazpena jaso eta ondoko bost egun balioduneko epean. Errekurtsoa jartze hutsak ez du etengo erabakitakoa bete beharra (Lan Prozedurari buruzko Legearen 184.1 artikulua).

Hori erabaki, agindu eta sinatu du Isabel Maria Olabarri Santos andreak, Iruñeko Lan arloko 1. Epaitegiko epaile magistratuak. Fede ematen dut. Epaile magistratua. Idazkaria.

Eta Vegadu S.L.ri (Bar Dunkalk) legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.

Iruñean, 2011ko ekainaren 13an.-Idazkari judiziala, Rosa M.ª Valencia Ederra.

Iragarkiaren kodea: J1110566