126. ALDIZKARIA - 2011ko ekainaren 28a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO INSTRUKZIOKO 1. EPAITEGIA

Ediktua. 396/2010-BR falta-judizioa

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela, agintaritzaren agenteenganako errespetu eta begiramen falta batengatik, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

225/2011 epaia.

Iruñean, 2011ko apirilaren 15ean.

M.ª Dolores Muñoz de la Espada y de la Mora andreak, Iruñeko Instrukzioko 1. Epaitegiko ordezko epaile magistratuak, Erregearen izenean, agintaritzaren agenteenganako errespetu eta begiramen falta batengatik (Zigor Kodearen 634. artikulua) Alla Seye jaunaren aurka bideratu den auzia aztertu du ahozko eta jendaurreko 396/2010 falta-judizioan. Auziperatua Yaga jaunaren eta Bintu andrearen semea da eta 1988ko martxoaren 1ean jaio zen, Senegalen; gaur egun Iruñean du bizilekua, Ega Ibaiaren kaleko 22an, 1.a eskuina. Aktan adierazten diren alderdiek parte hartu dute judizioan.

Epaitza:

Alla Seye kondenatzen dut, agintaritzaren agente batenganako errespetu eta begiramen falta baten egile eta erantzule penala den aldetik (Zigor Kodearen 634. artikulua), hogei eguneko isuna ordaintzera, egunero 10 euroko kuota hain zuzen, eta prozesuko kostuak ordaintzera.

Zigortuak ezarri zaion isuna borondatez edo premiamendu bidean ordaintzen ez badu, erantzukizun pertsonal subsidiario gisa, eguneko bi kuota ez ordaintzeagatik egun bateko askatasun-gabetzea ezarriko zaio. Falta bat denez, zigor hori lokalizazio iraunkorraren araubidean betetzen ahalko du.

Jakinaraz bekie ebazpen hau Fiskaltzari eta alderdiei eta adierazi haren kontra apelazio-errekurtsoa jar dezaketela, Nafarroako Probintzia Auzitegiari zuzendua. Horretarako idazkia aurkeztu behar dute epaitegi honetan, bost eguneko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Alla Seyeri jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2011ko ekainaren 20an.-Idazkari judiziala, M.ª Mercedes San Martín Cidriain.

Iragarkiaren kodea: J1110925