4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 4. EPAITEGIA
Ediktua. 612/2011-A hipoteka-betearazpena
Mónica Pérez Orozcok, idazkari judizialak,
Aditzera ematen dut: organo judizial honetan bideratzen ari diren 612/2011-A hipoteka-betearazpeneko autoetan erabaki da ediktu honen atal nagusian azaltzen diren ondasun higiezinen enkante publikoa egitea, eta halaxe adierazten da ekitaldia organo honetako entzunaldi-aretoan 2011ko azaroaren 3ko 12:00etan egin dadin, baldintza hauei jarraikiz:
1. Posturak egiteko baldintzak: enkantean parte hartzeko, lizitatzaileek beren nortasuna frogatu beharko dute. Enkantearen baldintzak ezagutzen dituztela aitortu beharko dute. Gordailu eta kontsignazioen 3161 0000 06 0612 11 kontuan enkantean jartzen diren ondasunen balioaren %30 sartu izanaren gordekina aurkeztuko dute edo, bestela, kopuru hori adinako banku-abala jarri izanarena. (Gordailu hori osorik edo partez hirugarren batengandik jasotako diruarekin egiten bada, halaxe adierazi beharko da diru sarreraren gordekinean). Alderdi betearazleak enkantean parte har dezake, bakar-bakarrik, lizitatzailerik badago. Kasu horretan, ez du enkantean parte hartzeko dirurik jarri beharko. Posturak egin eta errematea hirugarren bati lagatzeko ahalmena alderdi betearazleari dagokio, ez beste inori (Prozedura Zibilari buruzko Legearen 647., 669.1 eta 666. artikuluak).
2. Idatzizko posturak. Idatzizko posturak enkantea iragartzen denetik hura hasi arte egin daitezke. Gutun-azal itxietan aurkeztuko dira, adierazitako baldintza berberetan. Gutun-azalak enkantearen hasieran irekiko dira. Gutun-azaletako posturak jendaurrean eginen dira, besteekin batera, eta ahoz egiten direnen ondorio berberak izanen dituzte (Prozedura Zibilari buruzko Legearen 648. artikulua).
3. Titulazioa eta zamak. Enkantean parte hartzeak berarekin dakar posturagileek autoetan agertzen den titulazioa askiestea edo, hala bada, titulaziorik ez dagoela onartzea. Era berean, auzi-jartzailearen kredituaren aurreko zamek eta kargek bere horretan segitzen dutela onartuko dute, halakorik bada, eta errematea beren alde esleituz gero, kredituen erantzukizunean subrogatuko direla.
Erregistroko ziurtagiriak eta, hala badagokio, ondasunen titulazioa epaitegiko idazkaritzan daude ikusgai (Prozedura Zibilari buruzko Legearen 668. eta 669.2 artikuluak).
Enkantean jartzen den ondasuna: -Altsasuko jurisdikzioan, 600 m²-ko finka; azalera horren barnean etxe bat dago, eta eraikuntza horrek 180 m²-ko azalera dauka. Beheko solairua eta lehen solairua dauzka; ez du zenbakirik. Ate nagusiak hego-ekialdera ematen du. Finkaren mugak: iparraldean, ekialdean eta hegoaldean, herrilurrak, eta mendebaldean, Madril-Irun errepidea (1. errepidea, Arkuzetako alderdia). Balorazioa: 338.700,00 euro (hirurehun eta hogeita hemezortzi mila zazpiehun euro).
Ediktu hau argitaratzeak demandatuari jakinarazpena egiteko balio du, autoetan ageri den helbidean aurkitzerik ez badago.
Iruñean, 2011ko ekainaren 20an.-Idazkari judiziala, Mónica Pérez Orozco.
Iragarkiaren kodea: J1110955