4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 2. EPAITEGIA
Ediktua. 1783/2010 hipoteka-betearazpena
Aditzera ematen da hipoteka-betearazpeneko prozedura bideratzen ari dela epaitegi honetan, Nafarroako Aurrezki Kutxa eta Bahitura Etxeak eskaturik, eta xedapen zatian hitzez hitz hauxe dioen dekretua eman dela: alderdi betearazleari, hots, Nafarroako Aurrezki Kutxa eta Bahitura Etxeari (IFK: G-3100199.3 eta helbidea: Iruñeko Karlos III.aren etorbidea, 8) honako finka hau esleitzen zaio: Burlatako Basilio Armendáriz kaleko 15ean, 4. solairuan, eskuinetara, dagoen finka. Agoizko Jabetza Erregistroan dago inskribatua, 1791. liburukia, 129 orria, 9318. finka. Balioa: 55.429,02 euro.
Ezereztu eta indarrik gabe uzten da prozedura honen ondorioz egindako inskripzioa. Ebazpen hau irmo bihurtu ondoren, eman bekio lekukotza esleipen-hartzaileari, eta igor bekio agindu bikoiztua Agoizko Jabetza Erregistroko erregistratzaile jaunari, prozedura honi bide eman dion hipoteka eta geroko idatzohar eta inskripzio guztiak ezerezteko, baita Prozedura Zibilari buruzko Legearen 688. artikuluan aipatzen den ziurtagiria eman ondoren egindakoak ere, halakorik bada. Jasota utziko da enkantean lortutako prezioa handiagoa dela erreklamatutakoa baino, printzipalarengatik, interesengatik eta kostuengatik, eta diferentzia kontsignatu dela.
Eta Ryusetsu Kojimari eta Keiko Kojimari jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non diren jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.
Iruñean, 2011ko ekainaren 17an.-Idazkari judiziala, Maite Arenaza Sarasola.
Iragarkiaren kodea: J1110948