6. BESTELAKO IRAGARKIAK
6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK
IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA
Ediktu bidezko jakinarazpena
Jarraian zerrendatzen diren ebazpen proposamenak ezin izan dira jakinarazi (zehazten diren zehapen-espedienteetan emanak, eta taxiaren gaian indarrean dagoen araudia hausteagatik abiatuak). Hori dela eta, Administrazio Publikoen Erregimen Juridikoarekin, Administrazio Prozedura Erkidearen Legearekin eta ezartzen ahal den gainerako legediarekin bat, ondoko ediktua argitaratzen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta salatuak bizi diren udaleko edo kontzejuko iragarki oholean.
Aurkeztutako alegazioak, eta, bere kasuan, eskatutako frogaren praktikak ez dute inola ere egindako arau-haustea indargabetzen. Hartara, ez dira onartu.
Otsailaren 25eko 320/1994 Errege Dekretuaren 13. artikuluak xedatutakoarekin bat, hamabost laneguneko epean -ebazpenaren proposamen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera kontaturik-, salatuak egoki joko duena alegatu eta behar diren dokumentuak aurkeztu ahalko ditu. Udalaren Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko ditu edo azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluak aurreikusten dituen bideetariko baten bitartez.
Interesdunari jakinarazten zaio espedientea bere esku dagoela Iruñerriko Mankomunitatearen bulegoetan, Chinchilla jeneralaren kaleko 7. zenbakian, eta 08:30etik 14:30era, lanegunetan, aztertu ahal izanen duela, baita barne dituen dokumentuen kopiak eskatu ere, esaterako, arau-haustearen argazkia -halakorik baldin badago-, salatzailearen txostena eta abar.
Iruñean, 2011ko apirilaren 13an.-Instruktorea, Fernando Chueca Inchusta.
ERANSKINA
Espedientea: 20100575. Hasierako ebazpenaren zk: 235/2010. Izena: Francisco Javier Osinaga Cabodevilla. Herria: Bentetako Ingurubidea kalea 11, 3. A 31600 Burlata. Salaketaren data: 2010eko apirilaren 3a. Salatutako gertakaria: 59B artikulua: taxi zerbitzuak egitea edari alkoholdunen eraginpean, pertsonen segurtasunerako arrisku larria eta zuzenekoa sortzeko moduan. Kontrola egin zen unean, 2. tarifa zegoen kanpoko moduluan, eta bidaiari bat zeraman kopilotuaren eserlekuan. Taximetroak 7,94 euroko zenbatekoa erakusten zuen. Taxiaren zenbakia: 125. 310053225641 espedienteagatik salatua. Alkoholemia positiboa: 0,48 mg/l-ko tasa. Gidariari ez zaio buletin honen kopia ematen zerbitzuaren arrazoiak direla-eta (Iruñean izandako zirkulazio istripu bat zaintzea). Hautsitako agindua: Taxiari buruzko 9/2005 Foru Legearen 59.b) artikulua. Proposatutako zehapena: 1.301 euroko isuna (9/2005 Foru Legearen 63. artikulua).
Iragarkiaren kodea: L1110426