126. ALDIZKARIA - 2011ko ekainaren 28a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

ESTATUKO ADMINISTRAZIO OROKORRA

JUS/1270/2011 Agindua, maiatzaren 9koa, azaroaren 10eko JUS/3338/2008 Aginduaren bidez dei egindako hautapen prozesua gainditu zuten izangaiak Kudeaketa Prozesal eta Administratiboaren Kidegoko funtzionario izendatzen dituena

Abenduaren 7ko 1451/2005 Errege Dekretuaren 24. artikuluan (Estatuko Aldizkari Ofiziala, 27koa), irailaren 15eko JUS/2976/2006 Aginduaren 7.8 oinarrian (Estatuko Aldizkari Ofiziala, 29koa) eta azaroaren 10eko JUS/3338/2008 Aginduaren 6.8 oinarrian (Estatuko Aldizkari Ofiziala, 20koa) ezarritakoari jarraitu zaio, Justizia Ministerioak eta lanpostuetarako deialdia egin duten autonomia erkidegoek zehaztutako zentrotik, institututik edo destinoko unitate edo zentroko arduradunarengandik ikastaroko notak hartu dira, eta 2011ko otsailaren 7ko Aginduaren lehen, bigarren, hirugarren eta laugarren puntuetan aipatu izangaiei, ikastaroa egin eta gainditu dutelako, puntuazioa gehitu zaie. Aipatu agindu horretan praktiketako funtzionario izendatu ziren Kudeaketa Prozesal eta Administratiboaren Kidegoan sartzeko hautapen probak gainditu zituzten izangaiak, irailaren 15eko JUS/2976/2006 Aginduaren (EAO, 29koa) eta azaroaren 10eko JUS/3338/2008 Aginduaren bidez (EAO, 20koa) deituta.

Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoan (abenduaren 23ko 19/2003 Lege Organikoak aldatua), martxoaren 18ko JUS/1263/2004 Aginduan, Justizia Administrazioaren zerbitzuko funtzionarioak 19/2003 Lege Organikoak sortutako kidego eta eskaletan sartzeko prozedura arautzen baitu, Justizia Administrazioaren zerbitzuko funtzionarioen sarrerari, lanpostuak betetzeari eta lanbide igoerari buruzko Erregelamendua onetsi zuen abenduaren 7ko 1451/2005 Errege Dekretuaren 27. artikuluan (Estatuko Aldizkari Ofiziala, 27koa), irailaren 15eko JUS/2976/2006 Aginduaren 7.8 oinarrian (Estatuko Aldizkari Ofiziala, 29koa) eta azaroaren 10eko JUS/3338/2008 Aginduaren 6.8 oinarrian (Estatuko Aldizkari Ofiziala, 20koa) aurreikusitakoari jarraituz,

Ministerio honek ebatzi du:

Lehendabizikoa.-Agindu honen I. eranskinean aipatzen direnak Kudeaketa Prozesal eta Administratiboaren Kidego edo Eskalako funtzionario izendatzea, hautapen prozesuko fase arrunt eta nahitaezkoetan lortutako puntuazioaren arabera, ondoren zehazten den hurrenkeran:

1. María Isabel Escudero Lorenzo andrea (NAN zenbakia: 20170591), 270/2008 errekurtsoan emandako epaia betetzen duen otsailaren 3ko JUS/238/2011 Aginduari (Estatuko Aldizkari Ofiziala, 14koa) jarraituz.

2. Irailaren 15eko JUS/2976/2006 Aginduaz (Estatuko Aldizkari Ofiziala, 29koa) deiturik, kidego horretan sartzeko hautapen probak gainditu dituzten izangaiak, abenduaren 7ko 1451/2005 Errege Dekretuaren (Estatuko Aldizkari Ofiziala, 27koa) 24. artikuluaren arabera hautapen ikastaroa egiteko atzerapena eman eta gero, hura egin eta gainditu baitute.

3. Azaroaren 10eko JUS/3338/2008 Aginduaz (Estatuko Aldizkari Ofiziala, 20koa) deiturik, barne igoerako sistema orokorrean kidego horretan sartzeko hautapen probak gainditu dituzten izangaiak, abenduaren 7ko 1451/2005 Errege Dekretuaren (Estatuko Aldizkari Ofiziala, 27koa) 24. artikuluaren arabera hautapen ikastaroa egiteko atzerapena eman eta gero, hura egin eta gainditu baitute.

4. Sarrera libreko sistema orokorrean Kudeaketa Prozesal eta Administratiboaren Kidegoan sartzeko hautapen probak gainditu zituzten izangaiak, lurralde eremuen eta puntuazio ordenaren arabera agertu baitziren azaroaren 26ko JUS/3200/2010 Aginduaren III. eranskineko zerrendan (Estatuko Aldizkari Ofiziala, abenduaren 13koa). Zuzenketak egin zaizkio agindu horri A/4/2011, R/1/2011, R/5/2011 eta R/6/2011 errekurtsoen bidez.

Bigarrena.-Agindu honen II. eranskinean ageri diren izangaiak Kataluniako, Valentziako Erkidegoko, Galiziako eta EAEko lurralde esparruetako azpieskalafoietan sar daitezen onestea, hautapen prozesuko baterako faseetan eta nahitaezkoetan lortutako puntuazioak adierazita, baita autonomia erkidego bakoitzeko hizkuntza ofizialaren proban eta EAEko foru zuzenbide zibil edo bereziari buruzkoan lortutakoak ere.

Hirugarrena.-Ez da bidezkoa Jorge Medel Bernardo jauna izendatzea (NAN zenb.: 16.595.333), hautapen ikastaroa egitera ez aurkezteagatik, ezta Pedro Pablo Carretero Salas jauna ere (NAN zenb.: 48352756), uko egiteagatik. Biek gainditu zituzten irailaren 15eko JUS/2976/2006 Aginduaren bidez (Estatuko Aldizkari Ofiziala, 29koa) deitutako hautapen probak (sartzeko sistemak: I L eta L; esparruak: penintsularen gainontzekoa eta Balearrak eta Valentziako komunitatea, hurrenez hurren); biek eskatu zuten atzerapena eta biei eman zitzaien, abenduaren 7ko 1451/2005 Errege Dekretuaren (Estatuko Aldizkari Ofiziala, 27koa) 24. artikuluaren arabera.

Laugarrena.-Agindu honen III. eranskineko zerrendan jasotzea hautapen ikastaroa egin edo amaitzerik izan ez duten izangaiak, Justizia Administrazioaren zerbitzuko funtzionarioen sarrerari, lanpostuak betetzeari eta lanbide igoerari buruzko Erregelamendua onetsi zuen abenduaren 7ko 1451/2005 Errege Dekretuaren 24.6 artikuluan (Estatuko Aldizkari Ofiziala, 27koa) xedatutakoari jarraikiz; izangai horiek praktiketako funtzionario izendatuko dituzte deituko den hurrengo ikastaroan, mota berekoan, eta oposizio-lehiaketan lortutako puntuazioari eutsiko diote.

Bosgarrena.-Agindu honen kontra berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izanen da ministerio honetan, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Entzutegi Nazionalean, bi hilabeteko epean. Bi kasuetan, aipatutako epea agindua Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasiko da kontatzen.

Madrilen, 2010eko maiatzaren 9an.-Justizia ministroa, eskuordeturik (abenduaren 2ko JUS/3770/2008 Agindua), Modernizaziorako eta Justizia Administrazioarekiko Harremanetarako idazkari nagusia, Ignacio Sánchez Guiu.

2008ko deialdian gainditu dutenak

Sarrera librea

ORDENA ZENBAKIA

NANa

IZEN-DEITURAK

EREMUA

SARRERA

NOTA

2. ARIKETA

OPOSIZIOKO NOTA

LEHIAKETAKO NOTA

HAUTAPEN IKASTAROA

GUZTIRA

101

33444408

OROZ LARRAYOZ, ICIAR

NAFARROA

79,40

183,56

32,40

24,00

239,96

179

10191395

MARTINEZ PERAL, MIGUEL ANGEL

NAFARROA

69,30

179,20

27,10

24,00

230,30

384

18197399

DELGADO LOPEZ, DIEGO

NAFARROA

57,20

169,81

17,50

25,00

212,31

Gainerako eranskinak 2011ko 119. Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren, maiatzaren 19an.

E1110713

Iragarkiaren kodea: E1110713