126. ALDIZKARIA - 2011ko ekainaren 28a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

TUTERAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
5. EPAITEGIA

Ediktua. 925/2011 prozedura

María Asunción Hernández Jiménez andreak, Tuterako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 5. Epaitegiko idazkari judizialak,

Aditzera ematen dut: Justa María Teresa Díaz Álavak eskaturik, epaitegi honetan jabariaren gaineko 925/2011 espedientea bideratzen ari da ondoko finka honen edukiera zuzentzeko:

"Etxea, Cascanteko Primicia kaleko 28an kokatua; beheko solairua -eskorta eta hiru lokal- eta gorago dagoen beste solairu bat dauzka. Jabetza Erregistroaren arabera, berrehun eta berrogei metro koadroko azalera du (240 m²), nahiz eta, lursail-zedularen arabera, azalera hirurehun eta hogeita bederatzi metro koadrokoa izan (329 m²). Gaur egun dituen mugak: aurrean, kokatzen den kalea; eskuinetara eta atzealdean, Primicia kaleko 26an dagoen auzo-etxea; ezkerretara, San Babil kalea. 5. poligonoko 398. lurzatia da."

Honen bidez, egun honetako probidentzian erabakitakoarekin bat, eskatutako inskripzioaren ondorioz kalte har dezaketen pertsona aipatugabeei dei egiten zaie ediktu hau argitaratu ondoko hamar egunetan espedientean ager daitezen eta eskubidez komeni zaiena alega dezaten.

Tuteran, 2011ko ekainaren 13an.-Idazkari judiziala, María Asunción Hernández Jiménez.

Iragarkiaren kodea: J1110593