4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA
Jakinarazpen ediktua.
Titulu judizialak betearazteko 78/2011 prozedura
Lourdes García Ruiz andreak, Iruñeko Lan arloko 3. Epaitegiko idazkari judizialak,
Aditzera ematen dut: diru kopuru bat dela-eta lan arloko epaitegi honetan bideratu den 78/2011 prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:
Bidezkoa da betearazpen agindu orokorra ematea, Jordi Mañe Bargallok eskatuta, eta betearazpena abiaraztea Club Deportivo Balomano Sanchicorrotaren aurka, 9.400,00 euroko printzipala ordain dezan, gehi 564,00 euroko interesak eta 940,00 euroko kostuak, deusetan galarazi gabe geroan bi kontzeptu horiez egin daitekeen likidazioa.
Eta Club Deportivo Balonmano Sanchicorrotari legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.
Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.
Iruñean, 2011ko ekainaren 13an.-Idazkari judiziala, Lourdes García Ruiz.
Iragarkiaren kodea: J1110850