4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA
Jakinarazpen ediktua.
Titulu judizialak betearazteko 180/2010 prozedura
Lourdes García Ruiz andreak, Iruñeko Lan arloko 3. Epaitegiko idazkari judizialak.
Aditzera ematen dut: María Asunción Cid Izcuek eskaturik, kaleratzea dela-eta, Inkeysa, S.A., enpresaren aurka lan arloko epaitegi honetan bideratu den 180/2010 prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:
Betearazpen honen ondorioetarako, betearazpenpeko alderdiaren, hots, Inkeysa SAren erabateko kaudimengabezia deklaratzen da behin-behinekoz, deusetan galarazi gabe prozedurari jarraipena ematea, hobera egiten badu. Zorraren printzipala 90.970,42 euro da, interesak 5.615,28 euro eta kostuak 9.358,80 euro, azken bi zenbatekoak behin-behinekoz kalkulatuta.
Eta Inkeysa, SAri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.
Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.
Iruñean, 2011ko ekainaren 14an.-Idazkari judiziala, Lourdes García Ruiz.
Iragarkiaren kodea: J1110661